Oslé Panadería Artesana

Bezeroaren datuak

Izen komertziala: Oslé Panadería Artesana.
Helbidea: Gajano, Cantabria.
Jarduera: Ore amarekin egindako eta hartzidura luzeko ogien ekoizpena.

Panadería Osle

Aurrekariak

Familiak 1954. urtean hasitako tradizioari jarraituz eta haiengana doazen guztien gustuak asebetetzeko grinez, Francisco Olé eta bere arreba okin familia bateko hirugarren belaunaldia dira eta okindegi bat daukate Gajanon, Kantabrian.

Okindegi bateko ekoizpena labeak hornitzeko eta orea egosteko hornidura elektrikoaren menpe dago, ezinbestean. Labeen hornidurak huts eginez gero, ekoizpena geldituko litzateke eta beraz, negozio osoa geldituko litzateke.

Horrelakoetarako, Oslé okindegiak gas propanozko eta gasoliozko hainbat biltegi zituen, etxebizitzetako galdarak hornitzeko zein ogia egiteko labeak elikatzeko. Hala, astero hartu behar zuten gasolioa, hornidurak huts egiteak edo logistikoki garraioaren menpe egoteak dakartzaten ziurgabetasunarekin. Gainera, % 30eko gainkostu energetikoa zekarren horrek.

osle

Instalazio zaharraren deskribapena

Oslé okindegiaren instalazioak gas propanozko edo PGL biltegi bat zuen, 4.250 kg-koa, bi galdaretarako (familien etxebizitzetarako) eta 1.000 litro gasolio har zitzakeen beste biltegi bat ere bai, okindegiko labeak elikatzeko.

Honako hauek identifikatu ziren instalazio horren arazo nagusi gisa: bi biltegiek hartzen duten espazioa, instalazioaren eraginkortasunik eza edo hornikuntzarako beharrezkoak diren kontratuen kudeaketa.

Azkenik, astero gasolioa hartu beharra zegoen, hornidurak huts egiteko aukeraren kritikotasuna kontuan hartuta.

Eskainitako irtenbidea

Oslé okindegirako egindako azterlanetik abiatuz, honako hauek egin ziren bertako instalazioak hobetzeko:

  • Oslé okindegiaren instalazioak gas naturalera egokitzeko, instalazio hartzailea egokitu behar izan zen. Ogia egiteko bi labe eta etxebizitzetan ur beroa eta berokuntza izateko bi galdara elikatzen ditu instalazio horrek.
  • Egindako aldaketari esker, bezeroak kontsumo energetikoa murriztu zuen eta segurtasuna irabazi zuen, ekoizpena bermatzeko moduko etengabeko hornidura lortu zuelako, egindako inbertsioa 3 urteko epean berreskuratzeko bermearekin.

Emaitzak

Eraldaketa horri esker, honako abantaila hauek lortu zituen Oslé okindegiak:

  • % 25 aurreztu dute dirutan, erregaietan hain zuzen ere, haien produktuak lehiakorragoak izateko.
  • Erregaia bermatu dute eta ziurgabetasuna gutxitu da. Orain ez dituzte erregai-deposituak bete behar, gas naturalaren sarera konektatuta baitaude zuzenean.
  • % 25ean murriztu dituzte CO2 isurpenak, araudi berrietara egokitzeko.
  • Kutsadura akustikoaren maila murriztu dute.
  • Garbitasuna eta erabiltzeko erraztasuna. Kudeaketa sinplifikatu dute.
ahorro en emisiones

% 25ean murriztu dituzte isurpenak

ahorro de gas natural

% 25 aurreztu dute dirutan

Contacto

Nortegasen zure instalazioa modurik eraginkorrenean egiten lagunduko dizugu. Jada gas naturalaren instalazioa baduzu, zure instalazioak prozesu berrietara egokitzen lagunduko dizugu, gure instalatzaile homologatuen eta gasean oinarritutako aukeretan esperientzia zabala duen talde handi baten laguntzarekin.

Inolako instalaziorik ez baduzu, zure beharrizanetara egokitutako azterlan pertsonalizatua egingo dizugu. Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.

Jarri gurekin harremanetan 900 902 933 telefono-zenbakian edo eskatu zure eskaintza pertsonalizatua.