27 Urta 2022

ITAKA FUNDAZIOAREN ESKUTIK GAZTE MIGRATZAILEAK LANERATZEKO PROGRAMA BAT FINANTZATU DU NORTEGASEK

  • Nortegasek hitzarmen bat sinatu du “Etxebizitzetako berogailuak mantentzeko langileak laneratzeko ibilbidea gazte migratzaileentzat” programa finantzatzeko.
  • Hitzarmen horren bidez, Nortegasek finantzatutako laneratze-programa honetan 18 urtetik gorako 15 gazte migratzaileak parte hartuko dute. ITAKA-Escolapios Fundazioak kudeatuko du programa.
  • ITAKA Fundazioa irabaz asmorik gabeko fundazioa da eta gizartetik baztertuta dauden pertsonak laneratzeko, prestatzeko eta lankidetzan aritzeko ekintzak egiten ibilbide luzea egindakoa da.
  • Ekimen honekin, Nortegasek presentzia geografikoa duen erkidegoetan duen erantzukizun soziala berretsi du.

Maila nazionalean gas naturala banatzen duen bigarren konpainia da Nortegas eta presentzia duen erkidegoen aldeko konpromisoarekin bat, hitzarmen bat sinatu du ITAKA-Escolapios Fundazioarekin, “Etxebizitzetako berogailuak mantentzeko langileak laneratzeko ibilbidea” programa finantzatzeko. Kalteberatasun egoeran dauden gazte migratzaileei zuzenduta dago programa.

Hitzarmen horren bidez, Nortegasek finantzatutako laneratze-programa honetan 18 urtetik gorako 15 gazte migratzaileak parte hartuko dute, ITAKA-Escolapios Fundazioak kudeatuko duen zuzkidura ekonomikoaren bidez.

Programa urtarrilaren 24an jarri zen martxan eta 2022ko uztailaren 31n bukatuko da. Gazte migratzaileentzat aukera parekideak sortzea du xede, etxebizitzetako berogailuak mantentzeko langile gisa gaituko dituen prestakuntza- eta enplegu-ibilbide bat diseinatuta.

ITAKA-Escolapios Fundazioak denbora luzea darama gizartetik baztertuta dauden edo hala egoteko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko ibilbideak prestatzen. 2012. urteaz geroztik, batez bestean 300 gazte migratzaileren beharrizanei eta eskaerei erantzun die, kalteberatasun egoeran dauden emakumeei arreta berezia eskainiz.

Nortegasek aniztasunaren, berdintasunaren eta gizarteratzearen aldeko estrategiaren parte gisa aurkeztu du ekimen hau, diharduen erkidegoetan aukera-berdintasuna sustatzeko xedez. Oraingo honetan, konpainia banatzaileak gazte migratzaileei laneratzeko aukera bermatzearen alde egin du, eraldatzaile sozial gisa duen egitekoa berretsiz.

Ildo horretatik, Nortegas presentzia duen erkidegoetako eragile sozialekin lankidetzan aritzen da etengabe. Sare sozioekonomikoaren parte denez, garapen eta ongizate sozialarekin konprometituta dauden elkarte eta erakundeen lana babesten du.

Javier Contrerasek, Nortegaseko kontseilari delegatuak, zera adierazi du: “Konpainia gisa, presentzia dugun erkidegoekiko ardura dugu. Guretzat ohorea da ITAKA Fundazioaren eskutik pertsonak laneratzeko ekimen hau sustatzeko aukera izatea, kalteberatasun egoeran dauden kolektiboen aukera-berdintasuna bermatzen lagunduko baitugu”.

Joseba Alzolak, Bilboko Itaka-Escolapioseko koordinatzaileak, zera adierazi du: “Itaka-Escolapios Fundazioak Nortegasekin batera gazte migratzaileak gizarteratzeko prozesuetan laguntzearen aldeko apustu irmoa egin du, sektoreari ondo prestatutako profesional espezifikoak eskaini ahal izateko. Gazte migratzaileak arazotsuak direla entzuten dugu maiz, baina gutxitan hitz egiten digute lan egin nahi dutenei eta gizarteratzen eta laneratzen lagunduko dien ibilbidea aprobetxatu nahi dutenei buruz”.