Instalazio baten aldian behingo ikuskapena egitean, haren estankotasuna aztertzen da, bistara eta irisgarri dituen alderdien bitartez, eta begiratzen da kontserbazio-egoera ona den, gasezko aparatuen errekuntza egokia den eta behar bezala kanporatzen diren errekuntzako produktuak, bai eta arauzko segurtasun-egoerekin bat datozen ere.
Indarrean den araudiaren arabera, gas-instalazioaren titularrak edo, bestela, erabiltzaileek arduratu behar dute instalazioaren mantentze- eta zaintze-lanez eta haren erabilera egokiaz.
Bost urtean behin ikuskatu behar da instalazioa. Bezeroei bidaliko zaizuen gutun baten bidez jakinaraziko dizu nortegasek ikuskapena egiteko dituzun bi aukeren berri.
Lehenbiziko aukera: horretarako baimena duen enpresa instalatzaile batek egitea ikuskapena. Aukera hori hautatuz gero, plataforma telematiko honen bidez jakinarazi behar zaio nortegasi ikuskapenaren emaitza.
Bigarren aukera: nortegasek egitea ikuskapena. Horretarako, gutunean bertan jarriko dizu zein egunetatik aurrera joango diren gure langileak zure etxera edo lokalera ikuskapena egitera, eta bertaratu baino astebete lehenago ziurtatuko zaizu data eta ordu-tartea, gutun bat bidalita eta/edo abisu-kartel bat jarrita zure eraikinean. Nolanahi dela ere, gurekin harremanetan jar zaitezke ondoen datorkizunerako jartzeko bisitarako hitzordua.
Autonomia-erkidego bakoitzak erregulatzen du nortegasen aldian behingo ikuskapenaren kostua, zeina gas-kontsumoaren hurrengo fakturan kobratuko zaizun. Beraz, ez duzu ezer ordaindu behar teknikariak bisitari joaten zaizkizunean.
Hau begiratuko du zure etxera joango den gure ikuskatzaileak, dagokion ziurtagiria erakutsi ondoren:
Ikuskapena egin ondoren, haren emaitza egiaztagiri batean idatzi eta zuri emango dizu; ikuskapenaren akta, berriz, postaz bidaliko zaizu handik egun batzuetara.
nortegaseko ikuskatzaileak instalazioko akatsen berri emango dizu, halakorik aurkitzen badu, konpon ditzazun. Akats horiek konpondu ondoren, instalatzaileak nortegasi eman behar dio haien berri, horretarako jarritako plataforma telematikoaren bidez, Akatsen Zuzenketa Egiaztagiria erabiliz.