NORTEGAS ENERGÍA DISTRIBUCIÓN, S.A.U.-k, Euskadin gas naturala banatzeaz arduratzen denak.
Helbidea: Plaza Euskadi 5, 23. Solairua – 48009 Bilbo (Bizkaia).
Posta elektronikoa: protecciondedatos@nortegas.es
Telefonoa: 946 140 020
Datuak babesteko ordezkaria: delegadoprotecciondedatos@nortegas.es
NORTEGAS ENERGÍA DISTRIBUCIÓN, S.A.U.-k kontuko izaera pertsonaleko datuak tratatzen ditu Grupo NORTEGASen beste enpresa batzuen partez:
Zure eskubideak gauzatzea eskatu dezakezu idatzi bat bidaliz NORTEGAS ENERGÍA DISTRIBUCIÓN, S.A.U.-ko Aholkularitza Juridikora, lehen adierazitako helbidera, edo helbide elektroniko honetara protecciondedatos@nortegas.es zure nortasun-agiriaren kopia bat erantsiz eta zure izen-abizenak, jakinarazpenak egiteko helbide bat eta gauzatu nahi duzun eskubidea adieraziz:
Eskubidea | Edukia |
---|---|
Sarbidea | Zure datuak kontsulta ditzazun, eta datuon gainean tratamendu bat egiten ari diren edo ez berretsi diezazuten. |
Zuzenketa | Osatu gabe dauden edo zehatzak ez diren datuak aldatu ditzazun. |
Ezabapena | Datuok ezabatzea eskatu dezazun, premiazkoak ez direlako, legeak hala ezartzen duelako, zure baimena kendu duzulako, edo tratamendua egitearen aurka zaudelako, besteak beste. |
Aurkakotasuna | Datuok egoera pertsonalean oinarritutako arrazoiengatik ez tratatzea eska dezazun; kasu horretan, arrazoi horiek aztertu ondoren, datuok ez dira gehiago tratatuko. |
Tratamenduaren muga | Datuon tratamendua blokeatzea eska dezazun, beste eskubide batzuk mantentzea egokia dela balioesten den bitartean, datuak ezabatzearen aurka zaudelako, edo datuak gordetzea nahi duzulako, enpresak datuak tratatzeko premiarik izan ez arren ere zure erreklamazioak gauzatu edo defendatu ditzazun. |
Eramangarritasuna | Eman dizkiguzun eta enpresarekin izan duzun harremanean zehar eskuratu ditugun datu pertsonalak formatu elektronikoan eskuratu ditzazun. |
Baimena kentzea | Aurrerantzean zure datuen tratamendua egiten jarraitu ez dadin; horrek ez dio eragingo une horretara arte egindako tratamenduari. |
Ados ez bazaude edo zure datuen tratamenduaren gainean zalantzaren bat baduzu, gure datuak babestearen inguruko ordezkariarekin (DBO) jar zaitezke harremanetan, honako helbide elektroniko honetara posta bat bidaliz delegadoprotecciondedatos@nortegas.es. Era berean, erreklamazio bat aurkeztu dezakezu Datuak babesteko Espainiako agentziaren (AEPD) aurrean, baldin eta uste baduzu zure datuen tratamenduak ez duela legeria betetzen
Hautatu duzun aukeraketa-prozesuan zure eskaintza profesionala artatzea eta zure hautagaitza aztertzea, eta/edo zure hautagaitza kontuan hartzea “NORTEGAS ENERGÍA DISTRIBUCIÓN, S.A.U.-ko edo GRUPO NORTEGAS-eko beste enpresa batzuentzako garatu daitezkeen etorkizuneko prozesuetan parte hartu dezazun.
Zure eskaera bidaltzeak zure datuen tratamendua egiteko baieztapena dakarrelako, tratamendu hori beharrezkoa baita zure eskaerari erantzuteko, jakinarazi zaizkizun helburuetarako. Lanpostu zehatz batean parte hartzeko eskaera egin baina beste hautagaitza-prozesu batzuetan parte hartzeko curriculuma gordetzea nahi ez baduzu, jakinarazi egin beharko diguzu.
Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Hala ere, hautaketa-prozesuren batean parte hartuz gero, NORTEGAS ENERGÍA DISTRIBUCIÓN, S.A.U.-k langile-hautaketa, giza baliabideen aholkularitza edo antzeko zerbitzuak ematen dituzten enpresekin edo profesionalekin kontratua sinatu duen haiei eskuratu ahalko die zure curriculuma.
Zure profil profesionala interesekoa ez bada, zure datuak ezabatu egingo dira. Interesekoa izango balitz, zure curriculuma jaso zen egunetik hasi eta urtebetean gordeko da. Denbora horretan, zure datuak zehatzak eta zuzenak direla ulertuko da; hala ez bada, datuen gaineko aldaketa oro jakinarazi beharko diguzu datuok eguneratu ditzagun. Aipatu epea igaro ondoren, zure datuak suntsitu egingo dira, zure datuen erabateko konfidentzialtasuna bermatuz, bai tratamenduan zein ondorengo suntsipenean. Epe hori igaro ondoren, garatzen ditugun hautaketa-prozesuetan parte hartzen jarraitu nahi izanez gero, bidal iezaguzu, arren, zure curriculuma berriz ere.
Hautaketa-prozesu batean parte hartuz gero, hautaketa-prozesu horren emaitza enpresan duzun espedientearen parte izango da hautatua bazara, eta bestela, urtebeteko epean ezabatuko da.
Soilik zure eskaerari erantzun ahal izateko behar diren zure harremanetarako datuak behar dira.
Zure eskaeraren ondorioz, idatzi diozun Grupo NORTEGASeko enpresak zuri erantzuteko interesa izango duelako, zilegi den moduan, eta hori egiteko, zure harremanetarako datuak tratatu behar dituelako.
Zure datuak ez zaie inola ere eskuratuko hirugarrenei.
Zure datuak ezabatu egingo dira, zure eskaerari erantzun ondoren, baldin eta zure eskaeraren ondorioz zure datuak gordetzeko beste harreman-mota bat edo interes bat sortuko ez balitz.
Bideozaintza-sistemen bidezko irudien eta jasotako datuen tratamendua instalazioetako sarbideak erregistratzeko egiten da, instalazioetako sarbideen segurtasuna eta kontrola mantentze aldera.
Bideozaintzarako eta sarbideak kontrolatzeko irudien tratamenduaren helburua da Grupo NORTEGASeko enpresen ondare materiala babestea, zilegi den moduan, eta baita beren langileen eta beren instalazioetan sartzen diren pertsona guztien segurtasuna bermatzea ere.
Bideozaintza- eta segurtasun-zerbitzua EULEN SEGURIDAD, S.A-k ematen du.
Segurtasun Indar eta Kidegoek edo epaileek eta auzitegiek ikerketa eta prozeduretan zehar hala eskatzen dutenean, edo Grupo NORTEGASeko enpresen edo eragina izan dezaketen hirugarrenen eskubideak gauzatzeko eta defendatzeko beharrezkoa denean emango dira zure irudiak.
Zure datuak hilabeteko epean suntsituko dira, gehienez ere, grabatzen edo jasotzen direnetik zenbatzen hasita, ikerketa batean zehar mantendu beharko diren irudiei edo erregistroei kalterik egin gabe; izan ere, azken horiek premiazkoak izango dira egindako sarbideen edo grabatutako jardueren ondoriozko erantzukizunak ebazten edo xedatzen ez diren bitartean.
Grupo NORTEGASeko enpresek lankidetzan jarduten duten edo zerbitzuak ematen dizkieten enpresekin, enpresaburuekin edo profesionalekin harremanak izatea, edo enpresa horietako ordezkari legala identifikatzea, haiekin harreman juridikoak ezartzen diren kasuetan.
Enpresa horietako bezeroekin eta hornitzaileekin ezarritako harremanari esker, bere langileen bidez enpresa horrekin harreman-fluxu ona mantentzeko benetako interesa dagoela ezartzen delako ; era berean, horrela, enpresa horietako ordezkariek trafiko juridikoan duten ordezkapen-gaitasuna ere egiaztatu daiteke.
Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei ematen, legezko errekerimendu bati erantzuteko premiazkoa ez bada.
Zure enpresarekin harremana mantentzen den bitartean, eta dokumentu juridikoen kasuan, eragina duten bitartean edo haien ondorioz erantzukizunen bat sortzen bada; izan ere, kasu horretan, zure datuak gordetzea beharrezkoa izango da GrupoNORTEGASEko enpesek beren eskubideak gauzatu edo defendatu ditzaten erreklamazioen aurrean.
Zure inguruneko instalatzaile batekin harremanetan jartzea, baldin eta oraindik etxean gas naturalaz gozatzeko beharrezko instalaziorik ez baduzu, zurekin harremanetan jar dadin eta instalazioaren aurrekontua egin dezan.
Horretarako baimena eman diguzulako.
Zure datuak instalazioa egingo den helbideari dagokion baimendutako instalatzaileari emango zaizkio.
Instalazioa egin ondoren eta gas-hornidura enpresa-merkaturatzaile batekin kontratatu ondoren, enpresa hori gurekin jarriko da harremanetan hornidura-puntuaren alta eskatzeko; eta enpresa horrek aurretiazko frogak egin eta instalazioa araudira egokitzen dela egiaztatu ondoren, zure gas-instalazioa zerbitzurako eskuragarri utziko dugu. Kasu horretan, zure datuak hornidura-puntuetako gure datu-basean gordeko dira, Hidrokarburoen Sektoreko Legearen arabera.
Bestela, zure datuak ezabatu egingo dira eskaera egin eta urtebete igaro ondoren.
Energia-sektorearen gaineko informazioaren newsletterrak eta buletinak bidaltzea, energiarekin lotutako produktuen eta zerbitzuen gaineko publizitatearekin batera.
Gure bidalketetan harpidetza egitean horretarako baimena eman diguzulako.
Zure datuak ez zaizkie eskuratzen hirugarrenei.
Harpidetzari baja ematen diozun bitartean. Bidalketa bakoitzean hori eskatzeko modua adieraziko zaizu.
Zure datuak eskura ditugu zu edo zure konfiantzazko enpresa instalatzaile bat aurretiaz gurekin harremanetan jarri zaretelako, edo zure gas-enpresa merkaturatzaileak zure datuak eman dizkigulako, indarrean dagoen araudia betez.
Zure gas-instalazioaren egoera eta hornidura-sareko alta egiaztatzeko, eta aurrerantzean, aldizkako ikuskaritzak eta araudiak araututako hainbat alderdiren egiaztapenak egin behar direla jakinarazteko.
Hornidura-puntu bati alta eman ondoren, zure datuak, alegia, titularraren izen-abizenak, titularraren helbidea eta hornidura-puntuaren helbidea, baita horrekin lotutako informazioa ere, gure hornidura-puntuen informazio-sistemaren parte izango dira, Hidrokarburoen Sektoreko Legean ezarritako obligazioak betez.
Zerbitzuan dauden gas-instalazioen nahitaezko ikuskaritzak egingo dira, hala eskatzen diguzunean edo baimendutako instalatzaile batek hori egitea jakinarazten digunean. Aldizkako ikuskaritza batean zehar zure harremanetarako datuak ematen badizkiguzu, datu horiek ikuskaritzako hitzordu berriak hitzartzeko erabiliko dira.
Kontsumoen irakurketak egitea eta jakinarazten dizkiguzun irakurketak erregistratzea.
Ezarritako kanalen bidez jakinarazten dizkiguten erreklamazioen ondoriozko larrialdiak eta intzidentzia teknikoak kudeatzea.
Hidrokarburoen Sektoreko Legean ezarritako energiaren enpresa-banatzaileentzat ezarritako obligazioekin betetzeko. Eman dizkiguzun harremanetarako datuak zinez erabili nahi direlako, zerbitzuan dauden gas-instalazioen mantentze-lanak egokiak direla kontrolatzeko eta obligazio horiek betetzeko.
Zure datuak legeak ezartzen dituen energia-gaietako eskumeneko erakundeei ematen zaizkie, hain zuzen ere, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari. Erakunde horrek, baita energiaren enpresa-merkaturatzaileek ere, hornidura-puntuen informazio-sistema eskuratu dezakete, beren identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak barne, baita hornidura-puntuaren helbidea ere, beti ere horren aurkako azalpenik ez eginez gero.
Gas-kontsumoaren irakurketak zure enpresa-merkaturatzaileari emango zaizkio, dagozkion fakturak egin ditzan.
Hornidura-puntuaren helbideari dagokion Autonomia Erkidegoko Industria ordezkaritzak zure datuak eskuratu ditzake nahitaezko aldizkako ikuskaritzak egitea kontrolatzeko, Autonomia Erkidego bakoitzeko gas-instalazioen ikuskaritza arautzen duen Dekretuaren arabera.
Kasuan kasu, zerbitzu teknikoko lanak (eremuko bulegoak barne), berreskurapenak, fakturazioa, back-office edo bezeroarekiko arreta-lanak azpi-kontratatu diren enpresak, gas naturala banatzeko araututako jarduerari dagozkion beste jardueren artean.
Instalazio energetiko baten egiaztagiria era mugagabean gordetzen da, Hidrokarburoen Sektoreko Legean ezarritakoaren arabera. Aldizkako ikuskaritza-kanpainetan egindako azkeneko bi kontrolak gorde beharko dira, gutxienez. Hornidura-puntuen gure informazio-sisteman agertzen diren datuak eguneratu egingo dira sektoreko enpresa merkaturatzaileen informazioa jasotzen dugun neurrian. Zure harremanetarako datuak webgunearen bidez edo gure bezeroen arretarako telefonoaren bidez eguneratuko dira informazio hori ematen diguzun bakoitzean; horrela, aurreko kontaktuaren informazioa ezabatuko da.
Intzidentzia gertatu den tokia kokatu ahal izatea eta berehala aktibatu behar den erantzuna zehaztea; eta esku-hartze talde bat bidaltzea beharrezkoa izanez gero, talde horrek beharrezko datuak izatea segurtasun-berme maximoekin jardun ahal izateko.
Hidrokarburoen Sektoreko Legeak ezarritako enpresa banatzaileen gas-instalazioak mantentzeko eta kontrolatzeko legezko obligazioak ezartzen duelako zilegi dela beharrezko informazioa biltzea, eraginkortasunez jardute aldera eta balizko erreklamazioen aurrean enpresa defendatzeko gauzatu diren jarduerak dokumentatze aldera.
Zure datuak ez zaizkie eskuratzen hirugarrenei.
Zure datuak gordeko dira gauzatutako esku-hartzearen ondorioz sortutako erantzukizunak preskribatzen duten arte, hau da, gehienez ere, 15 urtean.
Grupo NORTEGASeko enpresengana postaz zuzentzen diren igorleen izen-abizenak eta helbidea. Jasotako dokumentuak eskaneatu egingo dira artxibo digital bat sortzeko helburuarekin, horien edukia datuen kategoria berezien gainekoa ez denean
Jasotako korrespondentzia ondo kontrolatzea, dagokion sailari entregatzeko eta korrespondentziaren edukia justifikatu gabeko atzerapenik gabe artatzeko.
Grupo NORTEGASeko enpresek zinez nahi dutelako antolakuntza kudeatzeko prozedurak ezarri, kalitatezko zerbitzua eskaintze eta sektoreko legezko errekerimenduak betetze aldera.
Zure datuak ez zaizkie eskuratzen hirugarrenei.
Erregistratze-datuak hiru urtetan gordeko dira, erregistroa egin zenetik zenbatzen hasita, epe luzeagoa gorde behar dela ezartzen duen intzidentzia bat gertatu izan ezik. Eskaneatutako dokumentuen helburua artxibo digitala da, eta dokumentuak aipatzen duen Grupo NORTEGASeko enpresekin ezarritako harremanak ezarritako epeetan mantentzen dira.