Gas-banaketa

Gas-banaketa

nortegas espainiako merkatuko bigarren gas-operadorea da. 8.100 kilometroko banaketa-sareak hartzen ditu, hiru autonomia-erkidegotan: Euskadin, Asturiasen eta Kantabrian. Horietan, 1.016.138 hornidura-puntu dauzka (2017ko abenduko datuak).

nortegasen negozioa banaketa-aktibo arautuen kudeaketan ardazten da. Azpiegitura berrien sustapena, garapena eta eraikuntza hartzen ditu barne, baita eragiketa-, mantentze- eta optimizazio-zerbitzuak ere

mantentze- eta optimizazio-zerbitzuak ere

gas-egiturara konektatutako banaketa

Banaketa instalazio sateliteetan

petrolio-gas likidotuko

Gas-egiturara konektatutako banaketa

Aurretik konprimatutako gas naturala garraiatzeko gehien erabiltzen diren moduetako bat gasbideak dira. Gasbidearen luzera osoan kokatutako ponpatze-estazioek gasa hoditerian zehar isurtzen dela ziurtatzeko eginkizuna dute. Gas naturalaren presioa murrizten da eta, gero, banaketa-sarean sartzen da, kontsumitzeko.

Banaketa instalazio sateliteetan (GNL eta PGL)

Distantziak oso luzeak direnean, gasa metano-itsasontzi handien bidez garraiatzea da merkeena; horiek modu seguruan garraiatzen dute gas natural likidotua (GNL) planetako edozein lekutara. Horretarako, gasa presio atmosferikoan eta –161 °C-tan likidotu behar da; horrela, haren bolumena gutxi gorabehera 600 bider murrizten da.

Ondoren, gas likidotua lurruntzeko instalazioetara iristen denean, jatorrizko egoerara itzularazten da gasa, kontsumitzeko; hoditeria batzuek tanga kriogenikoetaraino eramaten dute gas likidotua, eta GNLa lurruntze-prozesu batean sartzen da haren tenperatura igotzeko. Jarraian, usain berezi hori ematen zaio ihesak azkar detektatzeko eta, azkenik, gas naturala banaketa-sarean sartzen da, kontsumitzeko.

nortegasek gasa banatzen die merkatu arautuko bezeroei eta hodi bidezko hornidura eskaintzen die petrolio-gas likidotuko (PGL) bezeroei. Gas natural likidotua zenbait udalerri eta kontzejutara banatzen da hor dauden instalazio sateliteen bitartez.

Gaur egun, taldeak instalazio hauek dauzka:

NORTEGAS GNL instalazioak

Erkidegoa Edukiera (m3) Lurruntzea (m3 (n)/h) Deskarga (m3 (gnl)/h)
Asturias
Grado 120 1000 20
Colunga 60 500 20
Cangas de Narcea 158 2000 20
Kantabria
Corvera de Toranzo 40 500 20
Arenas de Iguña 105 1000 20
Gibaja 60 1000 20
Euskadi
Laguardia 60 500 20
Labastida 60 750 20
Elciego 20 500 20