NORTEGAS gasaren banaketaren negozioan diharduen bigarren konpainia da Estatuan. 8.100 kilometrotik gorako sarea zabaldu dugu, eta gas naturala eta petrolio-gas likidotua (PGL) banatzen diegu Euskadi, Asturias eta Kantabriako autonomia-erkidegoetako milioi bat bezerori baino gehiagori.
Lidergo hori, nolanahi ere, ongi egindako lanaren eta gure plantillako 250 profesionalok bezeroei ematen diegun zerbitzuaren kalitatearen emaitza baino ez da.
Eta gure enplegatuek urte askotan Naturgas konpainian (hau da, salmenta-prozesu baten ondoren NORTEGAS bihurtu zen konpainian) hartu duten esperientzian oinarrituta dago lan hori.
Lehengo berak gara, baina enpresa independentea gara orain, eta gure jatorrietara eta gure sustrai naturaletara itzuli gara. Hala ere, jarduera-eremu guztietan garatu eta hazteko helburua dugu.
Gasa behar duten etxebizitza eta enpresa guztietara eramateko lan egiten dugu. Dauden lekuan daudela, hirietan, landa-eremuetan edota industria-eremuetan.
Pertsonen ongizatea lortzea, etxebizitzetako erosotasun-premiei erantzutea eta energia segurtasunez eta ingurumena errespetatuz banatzea da gure helburua beti.
Halaber, industria-ehuna hazten laguntzen dugu, orain dela gutxi arte energia egokirik ez zegoelako industriarik ezarri ezin zen eremuetan.
Eta bezeroei gero eta zerbitzu gehiago eta hobeak eman nahi dizkiegunez gero, etengabe ikertzen ari gara etorkizuna ez geldiarazteko eta beste zerbitzu berri batzuen prestaketan aurrera egiteko.
Izan ere, ziur gaude gasa dela beste erregai askoren alternatiba nagusia, eta horri begira dihardugu. Ibilgailuetarako gas naturalaren erabilerak, lehenago edo geroago, horren adibide izan beharko luke, beste askoren artean.
Eta hori guztia lortzeko, hainbat erakunde-inbertitzaileren partzuergo baten babesa dugu epe luzera, JP Morgan Asset Management, Swiss Life Asset Managers eta Covalis Capital konpainiek aholkatua.
NORTEGAS, azken batean, enpresa hurbila da, eta gizarteari bizitza errazteko bidean ahalik eta urrunen iristea du helburu.
Etikareneta interesorokorrarenaldeko konpromiso- rik handiena oinarri hartuta, gure taldeak irtenbide energetiko lehiakor eta berritzaileen plataforma eskaintzeko lan egiten du, segurtasunari eta bikaintasunari lehentasuna emanez, gure bezeroen konfiantza sendotzeko eta haiek gure aldeko apustua egiten jarraitzeko, gizarte iraunkorrago bat lortzeko bidean.
Azpiegitura eta aukera energetikoen arloan dugun esperientzia eskaintzen dugu karbonorik gabeko ekonomia lortzeko bidea egiteko, guztion erronka honetan lankidetzan aritzeko konpromisoarekin, dinamismotik, hobetzeko grinetik eta gizartearent- zako balio partekatua sortzeko nahitik abiatuta.
Mundu iraunkorrago bat lortzeko egin behar den aldaketaren eragile izatea, gure esperientzia baliatuz irtenbide energetikoak gizartearen eta inguratzen gaituen lurraldearen oraingo zein etorkizuneko ongizatearen zerbitzura jarriz.
BERRIKUNTZA
BEZEROAREKIKO ORIENTAZIOA
GARDENTASUNA
IRAUNKORTASUNA
ERANTZUKIZUNA