Berrikuntzarekiko konpromisoa

Ikerketa, garapena eta berrikuntza

NORTEGAS konpromiso irmoa dauka bezeroen eta beste interes-talde batzuen gogobetetasunarekin. Berrikuntzaren ikuspuntutik, konpainiak hasiera-hasieratik kalitatezko irtenbide lehiakorrak dakartzaten proiektuak bultzatzen ditu, gizartean karbono-kontsumoa murriztu nahi duen Europako energia-agertoki berrirako bidean aurrera egiteko asmoz.

Nahitaezko agertoki horretara heltzeko, lehentasunezko lau ikerketa- eta garapen-ildo proposatu dira, Europako gas-industriak bermatuak.

ikerketa, garapena eta berrikuntza



1.- KEEP IT RUNNING

Gas naturalaren sareak sortzea, erabiltzea eta ezin hobeto funtzionatzeko mantentzea.
Gas-azpiegituren osotasunari eta segurtasunari buruzko O&M jarduera hobeak eta ekonomikoagoak lortzea xede duten proiektuak garatuz.

2.- ENVIRONMENTAL PERFORMANCE

Energia- eta ingurumen-eraginkortasun handiagoa.
Gas-jarduerak dakarren ingurumen-eraginari eta ingurumen-araudiek berek gas-negozioan izango duten eraginari buruzko proiektuak garatuz.

3.- MARKET DEVELOPMENT SUPPORT

Gas naturalaren sareek energia gehiago hedatzeko laguntza.
Gas naturalaren sareek energia gehiago eraman dezaten lortzea. Gasaren erabilera berrietan oinarritutako proiektuak garatuz –mugikorrak zein geldikorrak–, sareko gas naturalaren kontsumoa eta GNTaren edo GNLaren azken erabilera berriak areagotzeko, negozio-eredu berriak lortze aldera.

4.- FUTURE ENERGY SYSTEMS

Etorkizunean gas naturalaren sareak erabiltzen jarraituko direla bermatzea.
Etorkizunean gas naturalaren sareak erabiltzen jarraitzen direla bermatzea.? Gas natural berriztagarriak (biometanoa) eta gas berriak (hidrogenoa) gas naturalaren sareetan zirkulatzeko proiektuak garatuz, etorkizuneko jarduera bermatze aldera; horretarako, “Smart Grids”, “Power to Gas” eta “Big Data Systems” garatu beharko dira.

Ildo horretan, urtez urte Nortegasen I+G+b jarduera haziz joan da eta gas-sektorearen konfiantza bereganatu du, bai estatuan bai nazioartean.

Konfiantza horren ondorioz, NORTEGASek foro eta lantalde hauetan hartzen du parte:

  • 2007. urtetik, GERG taldeko kidea da. Gas-ikerketetarako Europako talde horretan kontinenteko 25 gas-enpresa nagusiak daude gaur egun. Orain GERGeko Board-ean dago eta azken 5 urteetan 1. lehendakariordea izan da.
  • 2008tik, CEN TC 234 WG 9 Europako Normalizazio Batzordean (“Injection of non conventional gases into gas networks”) hartzen du parte. Bi UNE arau sortu dira.
  • 2008tik, CIC-ENERGIgune Ordezko Energien Lankidetzako Ikerketarako Zentro Fundazioko babeslea da.
  • 2009an, lankidetzako esparru-akordioa sinatu zuen Euskal Herriko Unibertsitatearekin, I+G+b delakoari buruz. Akordio horren ondorioz, enpresen gela sortu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolan, karrerako azken ikasturteetako ikasleek gas-proiektuak gara ditzaten. Esparru-akordio hori 2017ko azaroaren 22an berritu zen.
  • 2015-2018 hirurtekoan, SEDIGAS ordezkatzen du International Gas Union (IGU) erakundeko Research & Development and Innovation batzordean.
  • Gaur egun, SEDIGAS-AENOR ordezkatzen du CEN/CENELECen, hidrogeno-gasari buruzko Europako lantalde honetan: Standardization Request Ad-Hoc Group (SRAHG).

I+G+b proiektuak finantziazio publikoarekin

Proiektua Erakunde finantzatzailea Ikusi informazioa
Proyecto H2Integra Entidad financiadora Puntos de suministro GLP listado de activos
H2Sarea proiektua Entidad financiadora Puntos de suministro GLP listado de activos
Smart Green Gas proiektua Entidad financiadora Puntos de suministro GLP listado de activos
SINATRAH proiektuak Entidad financiadora Puntos de suministro GLP listado de activos
DYNEGAS proiektua Entidad financiadora Puntos de suministro GLP listado de activos
HyGrid proiektua Entidad financiadora Puntos de suministro GLP listado de activos