25 Ira 2018

Nortegasek gas naturaleko instalazioa inauguratuko du Bastidan

Konpainiak 812.000 euro inbertitu ditu propanozko gas-instalazioa eraldatzen, 1.515 bezero potentzialeri gas naturala eskaintzeko.

Bastida (Araba), 2018ko irailaren 25a.– Eusko Jaurlaritzako sailburuorde Javier Zarraonaindiak eta Nortegasko presidente Alejandro Legardak konpainiak Bastidan (Araban) jarri duen gas natural likidotuko (GNL) instalazioa inauguratu dute gaur.

Ekintza horretan, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Íñigo Ansola, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendari Aitor Patxi Oregi, Bastidako alkate Laura Pérez Borinaga eta Nortegasko operazioen zuzendari Juan Ramón Arraibi ere izan dira.

Nortegaseko presidentea, Alejandro Legardak, konpainia honek 812.000 euroko inbertsioa egin duela adierazi du propano instalazioa gas naturalera bihurtzeko udalerri hontako 1.500 bezero potentzialentzat.

Gas naturalaren iristera, uztaileko amaieran hasita, “Bastidako etxe, industria eta merkataritza askotako eskakizun honi eman dio amaiera urte askotako itxaronaldia eta gero. Ordurarte horniketa hau jasotzen duten 760 etxe eta 15 merkataritza daude, 266.700 kilowatio/ orduko kontsumoarekin”.

Industria sailburuordeak, “Bastidan ospakizun egun bat dela adierazi du azkenik gas naturala udalerri hontara iritsi delako. Eusko Jaurlaritzak urteak daramatza hau lortzeko, eta Nortegasen eskutik burutu du”. Adi berean sailburuordeak Eusko Jaurlaritzaren ahaleginak zehaztu ditu energia berriztagarrietan aurrera joateko, eta Arasur industrialdean ezarri nahi den proiektu fotovoltaikoaren berri eman du, gaur egun Euskadik halako energietan duen gaitasunaren bikoitza lortu ahal izateko.

Prozesu horretan, gas naturala gurekin bat egingo du, bi energia ereduak guztiz bateragarriak bait dira. Javier Zarraonaindiak Euskadin dauden gas natural azpiegituren garrantzitasuna azpimarratu du, autonomia erkidegoko 90% etxeak mota honetako energia erabilia ahal bait dute, industria eta merkataritza aktibitateen garapenari lagundu eginez.

Beste aldetik, Bastidako alkate anderea, Laura Perez Borinagak, bere poztasuna adierazi du bere Bastidako alkatetza hauteskundeetara aurkezpenean proposamenetako lehen proiektuaren betekizuna ikusita. Alkate andereak Eusko Jaurlaritzari eskerrak eman dizkio bere laguntza eta ahalmenengatik udalerri honetara gas naturala iritsi ahal izateagatik, hala nola Nortegasi errealitate egiteagatik.

Adi berean, udalerri turistiko honetako gas naturalaren iristearen garrantzistasuna nabarmendu du, erosotasuna ekartzen duelako eta “turistak bai udan bai urteko edozein sasoietan etortzeko lagundu egingo bait du”.

2016an Nortegasek petrolio-gas likidotuko hornidurarako 82.000 puntu erosi zizkion Repsoli Euskadin, Kantabrian eta Asturiasen. Orain, Nortegasek hornidura mota huraren ordez gas naturala izateko instalazioa inauguratu du Bastidan. Era berean, proiektu hori konpainia gauzatzen ari den ekimenaren esparruan kokatzen da, gas naturalaren hornidura banaketa-sareetatik urrun dauden biztanlegunetara eramateko.

Hortaz, Nortegasek gas natural likidotuko instalazio satelite bat instalatu du Bastidan, biltegiratzeko 60 metro kubikoko gaitasuna duenak eta gordailua berriz ere aldizka kargatzeko sistema bat duenak, erabiltzaileei horniduraren jarraitutasuna eta zerbitzuaren erosotasuna bermatuz.

Bestetik, lehen gas propanoa bideratzen zen 10,2 kilometroetan zehar egiten da banaketa, eta horri esker, transformazio-prozesua ahalbidetu da eta obren ondoriozko eragozpenak saihestu zaizkie auzoei. Gainera, pixkanaka-pixkanaka egin zen, faseka, une oro horniduraren jarraitutasuna bermatze aldera.

Instalazioak segurtasun bikoitza eskaintzen du. Alde batetik, erregai moduan, gas naturala airea baino arinagoa delako, ez delako metatzen eta erraz ebakuatzen delako atmosferara. Bestetik, instalazioa hirigunetik kanpo dagoelako, eta horri esker, instalazioa ingurunearekin hobeto integratzen delako, bizitegi-zonari eragin gabe.

Ingurunea

Nortegaseko azpiegitura berriak ingurumena errespetatzen du. Izan ere, gas naturala energia-unitate bakoitzeko CO2 kopuru txikiena sortzen duen erregai fosila da. Gainera, instalazioak lurruneztagailu atmosferikoetan oinarritutako birgasifikazio sistema bat du, zeinaren bidez nabarmen murrizten baitira instalazioarekin zuzenean edo zeharka lotutako GNL isurpenak.

Nortegasek hainbat tokitan eraldatu izan du PGL (Petrolio Gas Likidotua) gas naturalera, eta horietan egin duen moduan, Bastidako erabiltzaileen banakako instalazioen aldaketen ondoriozko gastu guztiak hartu ditu bere gain. Erabiltzaile horiek, aldi berean, gas naturalak eskaintzen dien merkatu liberalizatua erabili ahalko dute eta elektrizitate- eta gas-horniduraren eskaintza bateratu lehiakorragoak erabili ahalko dituzte.