Ez daukazu gas naturalik zure etxebizitzan?
Zure eraikinak jada komunitateko gas-instalazioa badu, aprobetxatu deskontu hau gas naturalaren abantailak zure etxebizitzara eramateko, 3 pauso erraz emanda.
Gas naturala energia-iturri garbia segurua da, eta berrikuntzari eta teknologia berrien garapenari esker, gaur egun energia-iturri eraginkorrenetako bat ere bada.
Etengabeko hornidura, ur beroa nahi duzunean izan dezazun, deposituen edo botilen beharrik izan gabe.
Kontsumitu ondoren ordaintzen duzu eta, merkatu liberalizatua denez, baterako beherapenak lor ditzakezu gasaren eta elektrizitatearen fakturan.
Airea baino arinagoa, eta horrexegatik ez da pilatzen eta atmosferara doa berez.
Garbiagoa eta ingurunearekin begirunetsuagoa.
Zure etxerako erosoagoa, erradiadore bidezko berokuntzak airea mugitzen ez duenez, sistema egokiagoa baita arnas arazoak dituzten pertsonentzat.
Espazio berriak irabaziko dituzu, botilak eta deposituak ezabatuz. Instalazioa ia ez da ikusten eta oso erraza da.