Zure eraikinean gasik ez badaukazu, baduzu Instalazio Hartzaile Erkideak (IHEak) egikaritzeko kanpaina komertzialari onura ateratzerik, kanon- edo alokairu-erregimenean. Besterik gabe gasaren ordainagirian alokairu txiki bat ordainduz, haren abantaila guztiaz eta prezio oneneko erregaiaz gozatu ahalko duzu.
NORTEGASek, Energía Distribución SAUk eta NED España Distribución Gas SAUk instalazio hartzaile erkideak (IHEak) egikaritzeko kanpaina komertziala jartzen dute gasik gabeko eraikinetan dauden balizko bezeroen esku, kanon- edo alokairu-erregimenean.
Enpresa instalatzaile batek EKIa burutu du, 20 urtetan zehar konpainia banatzailearen jabetzakoa dena. Aldi horretan, erabiltzaile bakoitzak kanon bat abonatzen du gasaren ordainagirian.
Epe horretan zehar, instalazio komuna NORTEGASek mantenduko du, eta 20 urteren ondoren, propietatea Komunitate osoarena izango da, alde batera utzita auzo bakoitzak ordaindu duena.
Etxebizitzen gutxienez % 20ak horniduran alta ematen duten eraikinetan ezarriko da.
Hasieran alta ematen duten erabiltzaileek, 250 €-ko laguntza izango dute.
Erabiltzaile guztiek hileko kanon bera abonatuko dute, konektatzen diren unea alde batera utzita, eta soilik abonatuko da gas naturalaren erabiltzailea den bitartean, hau da, bezero batek baja ematen badu, ez du kanona gehiago ordainduko.
Bestetik, erabiltzaile bakoitza nahi duenean atera daiteke kanonaren modutik, EKIaren gainerako zenbatekoa abonatuz.
20 urteko eredua | |
---|---|
Giltzen k. | 9,8 €/hilabete |
*Prezioak BEZik gabekoak dira. Kuotak urtero eguneratu daitezke KPIaren arabera.
Gure Flexigas kanpainaren bidez gas naturala eduki nahi baduzu, eman zure datuak inprimaki honetan eta, inolako konpromisorik gabe, zure etxebizitza gasez hornitzeko behar diren urratsak jakinaraziko dizkizugu.