NORTEGASEK 52.500 KG ELIKAGAI EMANGO DIZKIE EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO, KANTABRIAKO ETA ASTURIASKO ELIKAGAIEN BANKUEI
- Konpainiak alarma-egoera aktibatu zenetik bertan behera geratu diren bidaietan aurreztutako diru kopuru osoa emango die hark presentzia duen eremu geografikoetan kokatuta dauden elikagaien bankuei.
- Donazio horri esker, 52.500 kg elikagai erosi ahalko dira guztira eta probintzia bakoitzeko elikagaien bankuek egoera zaurgarrian dauden familien artean banatuko dituzte.
- Ekimen horren bidez, Nortegasek gizartearen alde hartutako konpromisoa erakutsi du, haren jarduerak burutzen dituen eremu geografikoetan.
Nortegas gas naturalaren bigarren banatzailea da maila nazionalean. Trantsizio energetikoarekin eta ekonomia zirkularrarekin konprometituta dago eta gasaren zein jatorri berriztagarria duten gasen erabilera berrien inguruko ekimenak eta jarduerak sustatzen ditu, eta hark presentzia duen autonomia erkidegoen alde hartutako konpromisoaren erakusgarri, 52.500 kg elikagai emango dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko, Kantabriako eta Asturiasko elikagaien bankuei, Covid-19ak eragindako krisiaren ondorioz are egoera zaurgarriagoan dauden familien artean banatzeko.
Azken asteotan, elikagaien bankuek elikagaiek falta zaizkiela ohartarazi izan dute, ezin baitzituzten ohiko elikagai-bilketak egin. Ildo horretatik, Nortegasek alarma-egoera aktibatu izanaren ondorioz bertan behera utzi behar izan dituen bidaietan aurreztutako dirua haiei ematea erabaki du, presentzia duen autonomia erkidegoei laguntza emanez.
52.500 kg elikagairen artean, 15.000 litro esne eta oinarrizko produktuak dituzten otzarak banatuko dira, hala nola olioa, lekaleak, fruta-zukuak, arrain- eta haragi-kontserbak, kafea, arroza, pasta, irina eta haurrentzako produktuak, haurrentzako esnea, zereal-ahiak edo pixoihalak, esate baterako.
Ekimen horren bidez, elikagaien bankuek egindako lana babestu nahi du Nortegasek, oinarrizko betebeharrei erantzuteko laguntza behar duen familia kopurua gorantz doan momentu honetan. Donazio horrekin, konpainiak egoera zaurgarrian dauden familia askoren oinarrizko beharrizanak estaltzen lagundu nahi du.
Javier Contrerasek, Nortegaseko kontseilari delegatuak, ondorengoa adierazi du: “Nortegasen erantzukizuna, gizartearen parte izanda, ahal den neurrian guk presentzia dugun autonomia erkidegoei laguntzea da. Horregatik, uste dugu beharrezkoa dela guk presentzia dugun bost autonomia erkidegoetako elikagaien bankuekin elkarlanean aritzea, beharrizanik handiena duten familiengana hel daitezen. Ekimen berrietan lanean ari gara etengabe, gizarteari ahal dugun guztian laguntzeko”.
Nortegasen ekintza-plana Covid-19aren aurka
Covid-19aren aurkako ekintza-plana aktibatu zuenetik, krisi honek Nortegasek presentzia duen eremu geografikoetako ekonomia- eta enpresa-sarean izango duen eragin ekonomikoa murrizteko ekimen desberdinak abiarazteko lanetan aritu izan da konpainia. Ildo horretatik, konpainiak beren hornitzaileei ordaintzeko ezarritako epeak aurreratu ditu alarma-egoera indarrean egon bitartean eta beraz, fakturak aldez aurretik ordainduko dizkie haren 629 hornitzaileei, ordainketa egiteko itundutako epemugara arte itxaron beharrik gabe. Gainera, barruko langileek zerbitzua ematen jarraitzeko xedez urrutiko lanera ahalik eta hoberen egokitzeaz gain, lan egiteko era egokitu du eta haren kontratei Covid-19aren eragina murrizten laguntzeko ekimenak proposatu ditu, kasu guztietan segurtasuneko neurri eta protokolo egokiak betez.
Bestalde, Nortegasek horniduraren jarraitutasuna bermatzen jarraitzen du, eraginkortasunez eta modu seguruan. Premia biziko zerbitzua denez, konpainia banatzailearen larrialdietarako taldeak instalazio guztien monitorizazioa egiten jarraitzen du egunero-egunero, bezero guztiei hornidura bermatzeko, garantia guztiekin.