NORTEGASEK BERE KONPAINIA INSTALATZAILEEI LAGUNDUKO DIE
- Osasun krisiak iraun bitartean kolaboratzaile dituen enpresa instalatzaileen likidotasuna errazteko plan bat abiarazi du Nortegasek.
- Hainbat ekimenek osatzen dute laguntza plana, hala nola neurri batean eginda dauden instalazioen ordainketak aurreratzea, saltzaileen enplegua mantentzeko laguntzak ematea, fakturak berehala ordaintzea eta aurrez aurrekoa ez den lan komertziala mantentzea.
Nortegasek, Espainia mailan gas naturalaren bigarren banatzailea denak, alarma-egoerak iraun bitartean konpainia instalatzaileei likidotasuna errazteko plan bat abiarazi du, kolaboratzaile dituen enpresa instalatzaileei laguntzeko xedez, ekimen desberdinen bitartez.
Hala, Nortegasek gas naturalaren alta berriak gauzatzearen prezioaren % 75 ordainduko die enpresa instalatzaileei, instalazio-lana egin izanagatik bakarrik (guztiz zein neurri batean egin badira ere), momentu honetan bezeroen etxebizitzetara joatea ezinezkoa izatearen ondorioz burutu ezin izan diren alten kasurako.
Aurrekoaz gain, enplegu maila mantentzen laguntzeko, konpainia instalatzaileei komertzial berriak kontratatzeko emandako laguntzak mantenduko ditu konpainiak eta gainera, alarma-egoeran zehar gainerako komertzialak mantentzeko zabalduko ditu.
Azkenik, Nortegas konpainia horien fakturak berehala ordaintzen ari da eta 60 egunetara programatutako ordainketa-epeak aurreratzen ari da.
Neurri horien helburua momentuko osasun krisiak konpainia instalatzaileetan duen eragin ekonomikoa leuntzen laguntzea da; izan ere, konpainia horiek eremu komunetan edo etxebizitzetan egiten dute lan eta momentu honetan ezin dira bertara joan.
Gainera, alarma-egoera hasi zenetik, Nortegasek aktibo mantendu izan ditu aurrez aurrekoak ez diren ekintza komertzialak (telesalmenta, online kanala eta sare sozialak), alarma-egoera bukatzen denerako bezeroen lanera buelta ahalik eta errazen egiten saiatuz eta konpainiari zerbitzu horiek eskaintzen dizkieten enpresen enpleguan izandako eragina murrizten saiatuz.
Nortegasek Covid-19aren aurka abiarazitako ekintza plana
Nortegasek martxoko lehenengo astean aktibatu zuen osasun larrialdiaren aurreko ekintza plana, hots, alarma egoera ezarri baino astebete lehenago.
Nortegasek jarduten duen eremuan COVID-19aren krisiak izandako eragin ekonomiko eta soziala murrizten laguntzeko helburuarekin sortu zen plan hau, besteak beste. Bi ardatzen bitartez eman nahi da laguntza hori: alde batetik, osasun larrialdian lagundu nahi da, kanpainako ospitale eta hoteletan hornidura berehala altan emanez, Langreoko kanpainako ospitalean (Asturias) eta Buelnako Los Corrales hotelean (Kantabria) esaterako. Bestetik, krisiak hornitzaile eta bezeroengan izango duen eragina murrizteko neurriak hartuko dira.
Zentzu horretan, hornitzaileei ordaintzeko ezarritako epeak aurreratu ditu Nortegasek, alarma-egoerak iraun bitartean. Horrela, konpainiak aldez aurretik ordainduko dizkie fakturak bere 629 hornitzaileei.
Era berean, gizatalde zaurgarrienak babestu nahi ditu konpainiak eta horregatik, momentuko COVID-19aren krisia gehien pairatzen ari diren gizataldeei GLPren fakturen ordainketa malgutu die, eta baita momentu honetan premia biziko lana egiten ari diren erakundeei ere, adinekoen zentroei, adinekoen egoitzei, parrokiei eta gizarte-ekintzako beste erakunde batzuei, fundazioei eta osasun erakundeei, esate baterako.
Gainera, Nortegasek premia biziko 52 tona produktu baino gehiago eman dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko, Kantabriako eta Asturiasko elikagaien bankuei, Covid-19aren krisiaren ondorioz are egoera latzagoan bizi diren familia zaurgarriei emateko.