28 mai 2020

NORTEGASEK BERRIRO EKINGO DIE ETXEBIZITZETAN EGIN BEHARREKO LANEI

  • Konpainiak bezeroen etxebizitzetan dauden kontagailuen aldian behingo ikuskapenak eta irakurketak berraktibatu ditu 1. fasetik aurrera, alarma-egoeraren ondorioz bertan behera geratu baitziren.
  • Aldez aurretik ordua eskatuta eta langileentzako zein bezeroentzako segurtasun eta babes neurri zorrotzenak aplikatuz egingo dira lan guztiak.

Nortegasek, maila nazionalean gas naturala banatzen duen bigarren konpainiak, etxebizitzen barruan egin beharreko lanei ekin die berriro. Izan ere, agintaritzen jarraibideei jaramon eginez, alarma-egoera aktibatu zenean bertan behera geratu ziren lan horiek, osasun arrazoiengatik.

1.fasearen hasierarekin batera, Nortegasek berriz ekin diezaieke lan horiei eta presentzialak ez diren ekintza komertzialak, horniduraren altak eta birkonexioak ere gehitu behar zaizkie horiei. Gainera, larrialdietarako taldeak tarte honetan zehar normaltasun osoz gauzatu ditu zenbait lan, horniduraren % 100 bermatzeko.

Balizko bezeroek instalatzaileen bisita jasotzeko egindako eskaera komertzialei erantzuten hasi da Nortegas, beti ere aldez aurretik ordua hartuta.

Bestalde, konpainia kontagailuen aldian behingo ikuskapenak eta irakurketak (orain arte instalazio komunetan baino ez dira egin izan, IRC), erkidegoen galdara-gelenak eta establezimendu komertzial zein industrialenak egiten hasiko da berriro, baita etxebizitzetan ere. Eskaera komertzialen kasuan bezalaxe, lan horiek aldez aurretik ordua hartuta kudeatuko dira eta segurtasun protokolo guztiak aplikatuko dira, Nortegaseko langileak eta haien bezeroak ahalik eta gehien babesten direla bermatzeko.

Nortegasen lehentasuna da dauzkan milioi bat puntu baino gehiagotan behar bezalako hornidura bermatzea eta bere bezeroen, langileen eta familien segurtasunaren alde egitea. Hain zuzen ere, helburu hori dela-eta, langile gehienek urrutitik lan egiten jarraituko dute, orain arte egin duten bezala. Hala, alarma-egoera hastearekin batera aktibatu zen kontingentzia plana jarraituko da.

Javier Contrerasek, Nortegaseko kontseilari delegatuak, ondorengoa adierazi du: “benetan pozgarria da gure ohiko lanei berriro ekin ahal izatea, gure burua eta gure bezeroak babesteko segurtasun neurririk zorrotzenak hartuta. Baikortasunez betetzen gaitu normaltasun erlatiborantz goazela ikusteak eta laster egoera hori ekonomia- eta enpresa-sarean islatzea espero dugu”.