Izen komertziala: VALFER.
Helbidea: Polígono de La Meana, La Carrera (SIERO).
Jarduera: Ekipamendu industrialetarako osagaien muntadura.
Neguan, Asturias barnealdeko klima-baldintzak oso gogorrak izaten dira, batez ere Siero kontzejuan. Valfer-en ez zeukaten beren instalazioak tenperatura egokian mantentzeko eta langileek eguneroko lana ahalik eta modu erosoenean egin ahal izateko berokuntza-sistema egokirik.
Inguru industrialetan bolumen garbia handia denez eta nabeetako sabaiak altuak direnez, gas natural bidezko konduktu edo hodi erradiatzailea da eroso egoteko moduko tenperatura lortzeko aukerarik onena. Irtenbide horrek mesede egiten die enpresaren langileei, zehaztasuna eskatzen duten lanak egin behar dituztenerako, piezak muntatzeko, adibidez.
Kasu horretan, zehazki, Valfer-en nabean ez zeukaten gas naturalarekin funtzionatzen zuen gailurik eta ez zeukaten inongo instalaziorik. Hala ere, industrialdean dagoen gas-sarea aprobetxatuz, Nortegasek instalazio sinplea diseinatu zuen, berogailuak hornitzeko gai dena.
Instalazioaren gaineko azterlan bat egin ondoren, hodi erradiatzaile batzuk diseinatu ziren, honako osagai hauekin:
Valfer-ek, gas naturalaren abantailei esker, honako hau aurreztea lortu zuen gasolioaren kontsumoarekin alderatuta:
Nortegasen zure instalazioa modurik eraginkorrenean egiten lagunduko dizugu. Jada gas naturalaren instalazioa baduzu, zure instalazioak prozesu berrietara egokitzen lagunduko dizugu, gure instalatzaile homologatuen eta gasean oinarritutako aukeretan esperientzia zabala duen talde handi baten laguntzarekin.
Inolako instalaziorik ez baduzu, zure beharrizanetara egokitutako azterlan pertsonalizatua egingo dizugu. Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.