Erabiltzen duzun erregai motaren arabera, kilometro kopurua guztiz desberdina izango da. Hala, 20 eurorekin 275 km egin ahalko dituzu gasolinarekin funtzionatzen duen ibilgailu arina badaukazu, 375 km dieselarekin funtzionatzen badu eta 555 km ibilgailuetarako gas naturalarekin funtzionatzen badu.
Zeren zain zaude aurrezten hasteko?
Zure ibilgailurako gas naturala erabiltzen baduzu, zure hiriko airearen kalitatea hobetzen eta berotegi-efektua arintzen lagunduko duzu.
Automobilgintzan bestelako erregai modura erabiltzen den gas naturala da. Erregai tradizionalak baino merkeagoa eta garbiagoa da IGN eta garraiobide desberdinetarako erabiltzen da, hala nola autoetarako, autobusetarako, kamioietarako, etab. Teknologia landua du, hornikuntzarako bermea eskaintzen duena, eta gero eta marka gehiagoren babesa du (gas naturala erabiltzen duten ibilgailuen katalogoa).
IGN bi motatakoa izan daiteke fase termikoaren arabera baina funtsean zure etxean edo negozioan daukazun gas natural berdina da. Gas metanoa da, airea baino arinagoa, eta jazoera ororen aurrean gorantz egiten du, atmosferan azkar barreiatuz.
Kilometro bakoitzeko kostua dieselarekin baino % 30 baxuagoa eta gasolinarekin baino % 50 baxuagoa da. Gainera, matrikulazio-zerga ordaintzetik salbuetsita dago eta IGN erosteko diru-laguntzak daude.
IGNk ia ZEROra murrizten ditu zure osasunean eragina duen airearen kalitaterako erreferenteak diren kutsatzaileen emisioak. – % 85 nitrogeno-oxidoen kasuan (NOx) eta – % 96 PM partikula solidoen kasuan.
Berotegi-efektua murrizten laguntzen du, sufre-emisioak (SO2) guztiz desagerrarazten dituelako eta karbono-emisioak murrizten dituelako (CO eta CO2), % 25era bitartean.
Gas naturala erabiltzen duten motorrek diesela erabiltzen dutenek baino % 50 soinu-emisio eta bibrazio gutxiago egiten dituzte.
Haien produktuen artean Ibilgailuetarako Gas Naturala eskaintzen duten gero eta zerbitzugune gehiago daude eta beste batzuk proiektu-fasean daude.
Bilatu hurbilen duzun zerbitzugunea!
Oso erraza da depositua GNKrekin betetzea, dieselarekin edo gasolinarekin egiten den bezala egiten da ia. Gas naturala Nortegasen banaketa-saretik iristen da, haren presioa ibilgailua betetzeko presiora egokitzen da eta hornigailuetara pasatzen da, erabili ahal izateko.
NORTEGASen ibilgailuetarako gas naturalaren aldeko apustua egin dugu, mugikortasun iraunkorraren mesedetan. IGNk eskaintzen dituen abantailen jakitun garenez, gure flotan IGN erabiltzen duten 58 ibilgailu moderno ditugu. Horien bidez, gure karbono-aztarna murriztea eta ingurumena hobetzea lortzen ari gara.
NORTEGASen guretzat ona dena, flotak dituzten beste enpresa batzuentzat ere ona dela uste dugu.
Bete zure ibilgailuaren depositua pistako zerbitzua eskaintzen duen zerbitzugune batean eta ordaindu gainerako erregaietarako erabiltzen duzun txartel berberarekin. Zure telefonotik ere ordain dezakezu eta gainera, zerbitzuguneko zerbitzu guztiak erabili ahalko dituzu.
Ibilgailu-flota bat badaukazu, baliteke haien depositua betetzeko zerbitzugune pribatu propioa jarri nahi izatea. Ia-ia ez duzu emisio kutsagarririk sortuko eta horrela, zure hiriko airearen kalitatea hobetzen eta karbono-aztarna murrizten lagunduko duzu.
Zure ibilgailuak gas naturala erabiltzen badu (IGN):
Zure furgonetak ibilgailuetarako gas naturala erabiltzen badu (IGN):
Zure taxiak ibilgailuetarako gas naturala erabiltzen badu (IGN):
Zure autoeskolako ibilgailuek gas naturala erabiltzen badute (IGN):