Nortegasek Nortegas A Punto jarri du abian, propanoaren bezeroentzako mantentze-zerbitzua
- Zerbitzu honen bidez, etxebizitzetako instalazioa behar bezala zainduta dagoela berma daiteke, etxebizitzan gasa kontsumitzen duten gailuen, berokuntza-zirkuituaren eta gas-instalazioaren urteroko berrikuspen prebentiboa eginda. Era berean, instalazio guztietan bost urtean behin egin beharreko berrikuspenaren eta ikuskapenaren ziurtagiria eta hura izapidetzea ere barne hartzen du.
- Bestalde, zerbitzuak matxurak konpontzeko zerbitzua eskaintzen du eguneko 24 orduetan eta urte osoan zehar, eta hiru ordu igaro aurretik konpainiako agente bat bezeroaren etxera joango dela bermatzen da.
Nortegasek, maila nazionalean gas naturala banatzen duen bigarren konpainiak, Nortegas A punto jarri du abian. Gas propanoa kontratatuta duten bezeroentzako zerbitzua da, etxebizitzetan dauden instalazioak behar bezala zainduta egotea bermatzen duena.
Konpainia banatzaileak Bizkaian, Araban eta Kantabria ekialdean dituen bezeroen eskura jarri du Nortegas A Punto eta lehenengo hiruhilekoan zehar martxan egongo da Gipuzkoan, Kantabria mendebaldean eta Asturiasen. Zerbitzuak etxebizitzan gasa kontsumitzen duten gailuen, berokuntza-zirkuituaren eta gas-instalazioaren urteroko berrikuspen prebentiboa barne hartzen du. Era berean, instalazio guztietan bost urtean behin egin beharreko berrikuspenaren eta ikuskapenaren ziurtagiria eta hura izapidetzea ere barne hartzen du.
Bestalde, zerbitzuak matxurak konpontzeko zerbitzua eskaintzen du eguneko 24 orduetan eta urte osoan zehar, eta hiru ordu igaro aurretik konpainiako agente bat bezeroaren etxera joango dela bermatzen da. Gainera, matxuraren bat izanez gero, Nortegas A Punto zerbitzuan ez dira hiru orduko eskulana eta bertaraino joatea kobratzen, eta konponketaren aurrekontua egiten da, inongo arazorik gabe.
Nortegas A Punto bat dator Nortegasek bere bezero guztiei zerbitzurik onena eskaintzeko hartutako konpromisoarekin, eta ez energia hornitzeko orduan bakarrik, bezeroari arreta eskaintzeko orduan eta zerbitzu osagarriak eskaintzeko orduan ere bai, etxebizitza bakoitzean erosotasun energetikoa lortzeko.