Iot Water Analytics-ekin eta CEIT-ekin aliatu da Nortegas, gas naturalaren neurketa teknologiaren aldetik garatzeko
- Nortegasek DINEGAS proiektua jarri du abian, gasaren kalitatea neurtzeko ekipoen kostu-murrizketak, sarea neurtzeko beharrizanak eta urrutitik eta denbora errealean neurketa horiek kudeatzeak suposatzen duten erronka teknologiko bikoitzari erantzuteko xedez.
- Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programatik finantzatutako proiektu hau Nortegasen ekimenaren parte da, banaketa-sarean jatorri berriztagarria duen biometanoa txertatzeko ekimenaren parte, alegia.
Nortegasek, maila nazionalean gas naturala banatzen duen bigarren konpainiak, DINEGAS proiektua jarri du abian CEIT-ekin eta IoT Water Analytics-ekin batera, honako erronka teknologiko bikoitz honi erantzuteko xedez: alde batetik, gasaren kalitatea neurtzeko ekipoen kostua murriztu nahi da, gehiago erabil daitezen; eta bestetik, sarea etengabe neurtu behar da eta urrutitik eta denbora errealean kudeatu behar dira neurketa horiek.
Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programatik finantzatutako proiektu hau Nortegasen ekimenaren parte da, banaketa-sarean jatorri berriztagarria duen biometanoa txertatzeko ekimenaren parte, alegia. Era berean, Nortegasek bere bezeroei kalitatezko gasa hornitzearen alde hartutako ardura erakusten du, indarrean dagoen legeriak jarritako mugak errespetatuz eta sarearen funtzionamendu-baldintzen arabera neurtuz.
Gas berriztagarria txertatzeko puntu gehiago jarriz gero, Nortegasek ekonomiaren deskarbonizazioaren alde hartutako konpromisoaren erakusgarri, bi erronka sortzen dira eta konpainiak erronka horiek proiektu honen bidez lantzea erabaki du: alde batetik, neurketak egiteko ekipoen kostua murriztea, haiek gehiago erabiltzeko. Horretarako, Nortegasek ekipo horiek diseinatzeko ekimena jarri du abian, gas berriztagarriak txertatzeko garatutako proiektuetarako, CEIT-ren laguntzarekin. Era berean, osagaien mikrofabrikaziorako programa bat jarri du abian.
Bestalde, hornidura-sareen datuak urrutitik monitorizatzeko eta kudeatzeko, Nortegas IoT Water Analytics-ekin batu da. Azken horrek Gauzen Internet erabiltzen du gas naturalaren goi berotze-ahalmena (GBA) neurtzeko orduan urrutitik monitorizatzeko gailu bat garatzeko, gaur egun merkatuan aurki daitezkeen gailuak baino merkeagoa dena.
Nortegas, CEIT eta IoT Water Analytics-en arteko lankidetza da DINEGAS proiektuaren arrakastaren gakoa, guztiak ere energia berriztagarriak garatzeko berrikuntza-arloan esperientzia zabala duten konpainiak baitira. Hala, DINEGAS proiektua gas naturalaren bezeroei kalitate hobeko zerbitzua eskaintzeko xedez sortutako proiektua da.