Gas naturalean oinarritutako energia-aukera pertsonalizatuarekin lagun diezazukegu eta gainera, aukera horrek zure lehiakortasuna areagotzen eta CO2 isurpenak murrizten laguntzen du.
Batzuetan zaila da sare elektrikoaren potentzia elektriko handiagoa lortzea, zure industria edo eraikina kokatuta dagoen eremua saturatuta dagoelako edo ezin delako egungo azpiegitura handitu, inbertsio handiegirik egin gabe.
Sorkuntza banaturako aukerak sare elektrikoaren potentzia-mugapenak edo ahuleziak konpontzeko dira eta gas naturala baliatuz, arazo bat konpontzea eta aldi berean askotariko onura lortzea ahalbidetzen dute: kostuaren aldetik lehiakorra den aukera izatea, zure beharrizanetara egokitzen dena eta azkar eta modu jasangarrian aplikatzen dena.
Zure potentzia elektrikoa areagotu behar baduzu eta/edo energia-hornidurarekin arazoak badituzu, zure eskura jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.
Hona hemen gas naturala baliatzen duen sorkuntza banatuaren abantaila nagusiak, elektrizitatea hornitzeko beste aukera batzuen aldean:
Konpainiak potentzia elektrikoa areagotzen uzten ez dizunean edo zure horniduran izandako eten luzeak konpontzen ez dituenean, gas naturala baliatzen duen sorkuntza banatuak konponbide eraginkorragoa eta merkeagoa eskaintzen dizu, ezarpen-epe laburragoekin.
Gasolio erabiltzen duten ekipamenduak izan ordez gas naturala erabiltzen dutenak badituzu, dirua aurreztuko duzu estazionalak ez diren industrientzako eragiketa-kostuetan eta emisio baxuagoak izango dituzu.
Urteko horniduraren eskuragarritasuna luzea da (urtean % 87 ordu gehiago) eta kontratatuta duzun potentzia elektrikoaren kostuak murrizteko aukera eskaintzen du.
Gas naturala baliatzen duten sorkuntza banaturako aukerak zure beharrizan espezifikoetara egokitzen dira, malgutasunez. Horrela, zerbitzu pertsonalizatua eskaini dezakegu hura ezartzeko orduan.
“Hasieratik amaierara” (End-to-End) eredu integral garatutik hasi (konponbidearen instalazioa eta gas naturalerako sarbidea ere barne hartzen ditu) eta proiektu espezifiko bakoitzak behar duenaren arabera horren integrala ez den irismeneraino. Beti pertsonalizatua den eta oso langile kualifikatu eta konprometituek gainbegiratzen duten aukera.
Bizirik dauden animaliak loditzeko elikagaien industrian aritzen den enpresa batek, bere ekoizpenari eusteko, 300 KW areagotu behar du bere potentzia (375 KVA) eta zailtasun handiak ditu sare elektrikotik energia hornitzeko. Horrez gain, energia hori lortzea oso garestia da enpresarentzat.
Gas naturala baliatzen duen sorkuntza banatuak beharrezko potentzia elektrikoa lortzeko aukera eskaintzen dio (elektrizitatea banatzen duen konpainiak hasiera batean eskaini ezin diona), inbertsioa bueltatzeko kostu bideragarri batzuen baitan (CAPEX) eta horniduraren eskuragarritasun epe jakin baten baitan.
Elektrizitatearen batez besteko prezioa gas naturala baliatzen duen sorkuntza banatuarekin jardutean = 0,07 € KWH elektriko bakoitzeko (OPEX).
Aurreztu daitekeen dirua, gasolioa erabiltzen duen bestelako ekipamenduarekin alderatuta: % 64 aurrezten da.
Denbora aurrezten da hornidura elektrikorako, sare elektrikoaren aukeraren aldean: 19 hilabete gehiagoko aurrerapena.
Emisioak murrizten dira, gasolio bidezko ekipamendu baten aldean = % 35 murrizten dira CO2 isurpenak.