Nortegasen gure enpresen ondoan gaude, haien negozioak aurrera eramaten laguntzeko energia garbia, merkea eta segurua eskaintzeko.
Gasolioaren eta PGLren ordezko energia-iturria da gas naturala. Nortegasek 2019. urtean egindako azterlanen arabera, batez bestean % 20-30era bitartean aurreztea ahalbidetzen du, aipatutako beste erregaien aldean.
Gas naturala prozesu elektrifikatuen ordezko aukera da (klimatizazioa, lehortze-prozesuak, galdaketa, etab.) eta askoz errendimendu altuagoak eskaintzen ditu. Horrez gain, tarifa elektrikoen kostuaren eta gas naturalaren tarifen kostuaren arteko aldearekin asko aurrezten da; izan ere, gas naturalaren tarifak merkeagoak dira funtsean.
Gas naturala energia garbiagoa da eta eragin txikiagoa du ingurumenean, CO2 gutxiago sortzen du errekuntzan eta ez du sufrerik igortzen. Errekuntza garbiagoa izaten da eta horrek errazago egiten du erabilitako ekipamenduak mantentzea, haien bizitza erabilgarria luzatuz.
Gas naturala ez da zertan biltegiratu behar eta airea baino arinagoa denez, isuriak daudenean lurrundu egiten da. Etengabeko hornikuntza, biltegien mende egon beharrik gabe.
Ezagutu gure aukerak, gas naturalean oinarritutakoak, galdaketa-, tratamendu termikoa, lehorketa- eta soldatze-prozesuetarako, oxiebaketarako, lurrun-galdaretarako, beira egiteko labeetarako edo asfalto-plantetarako edo sorkuntza banaturako.
Ikusi tratamendu termikoari buruzko informazio gehiago
Ikusi lehorketa-labeei buruzko informazio gehiago
Ikusi soldatze-prozesuei buruzko informazio gehiago
Ikusi asfalto-plantei buruzko informazio gehiago
Ikusi Ikusi sorkuntza banatuari buruzko informazio gehiago
Hobetu zure enpresaren eraginkortasuna gas naturala erabilita, sukaldeetan, okidengiko labeetan, garbigailu bitermikoetan, lehorgailuetan, egosteko labeetan, marmitetan, erretzeko plantxetan, ontzi-garbigailuetan edo larrialdietarako elektrogeno taldeak.
Ikusi okidengiko labeei buruzko informazio gehiago
Ikusi gasa erabiltzen duten sukaldeei buruzko informazio gehiago
Ikusi larrialdietarako elektrogeno taldeei buruzko informazio gehiago
Ezagutu gas naturalak nola lagun zaitzakeen, panel erradiatzaileak dituzten eraikin industrialetarako berogailu-aukeretan, negozioetarako (hotelak, egoitzak, eskolak…) galdara-geletan edo EUB berogailuetan aurrezteko. Ezagutu beste aukera batzuk ere, hala nola mikro-kogenerazioa, xurgapen bidezko hotza eta beroa edo gasa erabiltzen duten bero-ponpak.
Ikusi panel bero-emaileak dituzten eraikin industrialei buruzko informazio gehiago
Ikusi negozioetarako galdara-gelei buruzko informazio gehiago
Aprobetxatu ibilgailuetarako gas naturalaren (GNK edo GNL) abantailak, zure ibilgailu-floten kontsumoan % 50etik gora aurrezteko eta igorpenak murrizteko.
Profesionalik onenak, zure esanetara.