Izen komertziala: Asfaltos del Nalón.
Helbidea: Langreo, Asturias.
Jarduera: Asfaltozko aglomeratuen ekoizpena.
Asfalto-planta batek energiaren, ingurumenaren eta erregai-kontsumoaren aldetik dituen eskakizunak oso handiak dira. Alde batetik, energia ugari behar da ekoizpen kate osoan zehar, erregai bolumen handiak behar direlako. Bestetik, ingurumen eskakizun berriek isurpen mugak dakartzate apurka-apurka eta araudia betetzeko egokitzapenak egitera behartzen dituzte enpresak.
Edozein ikuspegitatik begiratuta, Asfaltos del Nalonen argi zuten energia berri batera pasatu behar zirela: alde batetik, merkatuan lehiakorragoak izateko, energia aurreztuz eta erregaiak biltegiratzeko eta ontziz aldatzeko beharrizana murriztuz; bestetik, ingurumen-arloko araudi berrietara egokitzeko. Horrenbestez, haien ekoizpen katea gas naturalaren erabilerara egokitzea erabaki zuten.
Asfaltos del Nalonen instalazioak erregailu bat zeukan lehorketa- eta nahasketa-danborrean, erregai gisa fuel-olioa erabiltzen zuena. Horrez gain, lurrun-andelak zeuzkaten hura aurretik berotzeko.
Ekipamendu zaharrak ordezkatu behar zituztela aprobetxatuz, planta barruko beste batzuk berritu zituzten, fuel-olioaren biltegia kentzeko. Horri esker, leku gehiago irabazi zuten ekoizpenerako eta biltegiratzeko. Era berean, Asfaltos del Nalonek alde batera utzi zuen erregai maila berrikusteko eta hornitzaileekin entregak programatzeko ardura.
Azkenik, oso kontsumo handia egiten zutenez, aldaketak eragin ekonomiko handia izan du. Hala, enpresa lehiakorragoa da orain eta egungo isurpen mailetara egokitzen da.
Asfaltos del Nalonerako egindako azterlanetik abiatuz, honako hauek egin ziren bertako instalazioak hobetzeko:
Asfaltos del Nalón, gracias al gas natural, obtuvo las siguientes ventajas:
Nortegasen zure instalazioa modurik eraginkorrenean egiten lagunduko dizugu. Jada gas naturalaren instalazioa baduzu, zure instalazioak prozesu berrietara egokitzen lagunduko dizugu, gure instalatzaile homologatuen eta gasean oinarritutako aukeretan esperientzia zabala duen talde handi baten laguntzarekin.
Inolako instalaziorik ez baduzu, zure beharrizanetara egokitutako azterlan pertsonalizatua egingo dizugu. Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.