Basílica de Santa Mª Magdalena

Bezeroaren datuak

Izen komertziala: Santa María Magdalena basilika.
Helbidea: Cangas del Narcea, Asturias.
Jarduera: Lugar de Culto.

Basílica de Santa Mª Magdalena

Aurrekariak

Guztiok dakigun legez, oro har hotzak izaten diren espazio handiak dira elizak, batez ere neguan. Santa María Magdalena basilikan ez zeukaten tenplua tenperatura egokian mantentzeko eta eliztarrek eguneroko ekintzak ahalik eta modu erosoenean egin ahal izateko berokuntza-sistema egokirik.

Horrelako espazio handietan bolumen garbia handia denez eta sabaiak altuak direnez, gas natural bidezko panel erradiatzaileak dira eroso egoteko moduko tenperatura lortzeko aukerarik onena. Erosotasun handia eskaintzen duen aukera da eta gainera, baretasuna aurkitzeko biltoki atsegina bihurtzen du.

Kasu honetan, basilikak barrutik berotzeko aldez aurretik hainbat ordu behar zituen instalazio zaharra zeukan, oso prestazio baxuekin; izan ere, giro-tenperatura gradu bat igotzeko, galdarak hainbat orduz egon behar zuen martxan.

Basílica de Santa Mª Magdalena

Egungo instalazioa

Basilikako instalazio zaharrak gasoliozko galdara zeukan, fancoil sistema batekin. Konbekzioaren bidez, espazio garbi osoa berotzen zuen baina ez oso modu eraginkorrean.

Instalazioaren azterketa egin ostean, panel erradiatzaileak jartzeko aukera diseinatu zen. Aukera horren bidez, beroa erradiazio bidez igortzen da eta berotu nahi diren eremuetan zentratzen da ekarpena. Kasu honetan, eliztarren jarlekuetan eta beste eremu jakin batzuetan.

Panel erradiatzaileei esker, nahi zuten erosotasuna lortu zuten eta gehiago aurreztea lortu zuten, diru aldetik zein energia aldetik. Hala, eta basilikako parrokoaren esanetan: “Azkar lortzen da berotasuna, modu garbian eta zaratarik gabe.”

Eskainitako irtenbidea

Teknikoki, uhin elektromagnetiko bat (izpi infragorriak) igortzean datza erradiazioa eta uhin hori beste gorputz edo objektu solido batekin harremanetan dagoenean, bero bihurtzen da. Ez du airea berotzen, objektuen gainazala eta pertsonak baizik.

  • Funtzionatzeko printzipio horri esker, erosotasun baldintza egokiak lor daitezke eta nabarmen murriztu daiteke kontsumoa.
  • Hala, 5 panelekin berotzen da nabea; sakristia, aldiz, panel bakarrarekin. Erabilitako potentzia nominala, guztira, 167.958 kcal/h-koa da, hau da, lehengoa baino % 33 baxuagoa (250.000 kcal/h).
  • Sakristiak 7 metroko altuera du eta elizak 12 metrokoa. Panel erradiatzaileak dira horrelako altuera handietarako aukera bakarra.

Emaitzak

Santa María Magdalena basilikak, gas naturalaren abantailei esker, honako hau aurreztea lortu zuen gasolioaren kontsumoarekin alderatuta:

    >% 52an murriztu zituzten CO2 isurpenak (43 tona isurpen) eta horrez gain, % 100ean murriztu zituzten partikula solidoen eta sufreen isurpenak.
  • % 32 aurreztu zuten erregaietan gastatu beharreko diruan.
ahorro en emisiones

% 52an murriztu dituzte isurpenak

ahorro de gas natural

% 32 aurreztu dute dirutan

Harremanetarako

Nortegasen zure instalazioa modurik eraginkorrenean egiten lagunduko dizugu. Jada gas naturalaren instalazioa baduzu, zure instalazioak prozesu berrietara egokitzen lagunduko dizugu, gure instalatzaile homologatuen eta gasean oinarritutako aukeretan esperientzia zabala duen talde handi baten laguntzarekin.

Inolako instalaziorik ez baduzu, zure beharrizanetara egokitutako azterlan pertsonalizatua egingo dizugu. Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.

Jarri gurekin harremanetan 900 902 933 telefono-zenbakian edo eskatu zure eskaintza pertsonalizatua.