Castmetal Vitoria

Bezeroaren datuak

Izen komertziala: Castmetal Vitoria (SAFE METAL).
Helbidea: Vitoria-Gasteiz, Araba.
Jarduera: Altzairuen tratamendu termikoa eta ekoizpena.

Catmetal

Aurrekariak

Karbono-altzairua edo aleazio txikiko altzairua ekoizteko, tenplaketa-labeak zein iraoketa-labeak eduki behar dira, ezinbestekoak baitira hainbat osagai ekoizteko, hala nola kamioietarako ardatz-kutxak (axle housing), pala kargatzaileetarako langak (Crossmember), hondeamakinetarako palak edo trenen bojeetarako bastidore-langak.

Pieza handiak dira guztiak eta haiek ekoizteko, energia kopuru handiz hornitu behar dira tratamendu termikorako labeak. Era berean, enpresa baten lehiakortasuna baldintzatu dezaketen kontsumo-bolumenak eskatzen ditu pieza horien ekoizpenak.

Castmetal

Egungo instalazioa

Castmetalek bere bulegoak berotzeko gas naturala erabiltzen zuen arren, pabiloi nagusiak pantaila erradiatzaileen bidez berotzen ziren eta horretarako tenplaketa-labearen partea eta iraoketa-labearena azpikontratatzen zituzten, beharrezkoa zenean.

Nortegasetik gas naturalaren instalazioak handitzea proposatu zitzaien, prozesu hori gauzatzeko eta mendekotasunik ez izateko. Hala, Castmetalek negozio hobea egingo luke eta lehiakorragoa izango litzateke.

Eskainitako irtenbidea

Castmetalerako egindako azterlanetik abiatuz, honako hauek egin ziren bertako instalazioak hobetzeko:

  • Gas naturalaren hornidura handitu zen, tenplaketa-labe berria eta iraoketa-labea hornitzeko, tratamendu termikoetarako.
  • Erregulazio- eta neurketa-estazioa zabaldu zen, bertatik bi labeetarako desbideratze berria egiten delarik.

Emaitzak

Gas naturalaren abantailei esker eta labe berriak gehitu izanari esker, honako abantaila hauek lortu zituen Castmetalek:

  • Orain ez dute prozesuaren parte hori azpikontratatu behar eta beraz, lehiakorragoak eta independenteagoak dira. Gainera, ekoizpen prozesuaren balio-kate osoa integratu dute modu bertikalean.
  • % 33,7an murriztu dituzte CO2 isurpenak. Horrela, urtean 261 tona CO2 gutxiago isuriko dituzte, ezaugarri berdinak dituen gasoliozko labe batekin alderatuta.
  • Isurpen gutxiago egingo dituzte: gas naturalak ez du ia erregaberik ekoizten eta beraz, izugarri murrizten dira atmosferara egindako partikula-isurpenak.
  • % 73,7 aurreztuko dute ezaugarri berdinak dituen gasoliozko labe baten kontsumoarekin alderatuta, eta % 48,2 aurreztuko dute ezaugarri berdinak dituen labe elektriko baten kontsumoarekin alderatuta.
ahorro en emisiones

% 33,7an murriztu dituzte isurpenak

ahorro de gas natural

% 73,7 aurreztu dute dirutan

Harremanetarako

Nortegasen zure instalazioa modurik eraginkorrenean egiten lagunduko dizugu. Jada gas naturalaren instalazioa baduzu, zure instalazioak prozesu berrietara egokitzen lagunduko dizugu, gure instalatzaile homologatuen eta gasean oinarritutako aukeretan esperientzia zabala duen talde handi baten laguntzarekin.

Inolako instalaziorik ez baduzu, zure beharrizanetara egokitutako azterlan pertsonalizatua egingo dizugu. Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.

Jarri gurekin harremanetan 900 902 933 telefono-zenbakian edo eskatu zure eskaintza pertsonalizatua.