Nortegasen gas naturala erabiltzen duten sukaldeko sistema onenak eskaintzen dizkizugu, gaineko sukaldea eta labea barne

Eskatu zure azterlan pertsonalizatua

Chef handiak gauza gutxirekin jartzen dira ados. Bakoitzak bere erara egiten ditu gauzak, hori badakigu, eta norberak bere trikimailuak eta sekreturik isilpekoenak ditu gusturik zorrotzenak harritzeko.

Hala ere, goi-mailako sukaldaritza bat dator zerbaitetan: gasa erabiltzen duten sukaldeek ez dutela parekorik.

Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.

Jarri gurekin harremanetan 900 902 933 telefono-zenbakian edo eskatu zure eskaintza pertsonalizatua.

cocinas a gas

Konponbidea daukagu

Horrela, gas naturala erabiltzen duen sukaldea munduko chef onenentzako irtenbide bikaina litzateke. Edozein plater mota prestatzeko aukeratzen dute, berdin dio labean, egosita, lurrunetan, plantxan, salteatuta edo frijituta egin behar diren, gas naturala erabiltzen duen sukaldea aukeratzen baitute beti.

Eta ez janaria prestatzeko orduan emaitzak paregabeak direlako bakarrik, gas naturala erabiltzen duten sukaldeek eraginkortasun energetikoaren eta kontsumoaren aldetik abantaila handiak eskaintzen dituztelako ere bai, horrela asko aurrezten baita.

Eraginkortasuna, dirua aurreztea eta ingurumena

Eraginkorragoa eta merkeagoa:

Gas naturala erabiltzen duen sukalde bat erostea, ekipamendu guztiarekin, sukalde elektriko bat baino askoz merkeago ateratzen da. Gainera, energia gutxiago kontsumitzen duela kontuan hartuta, aukerarik merkeena izaten da sukalde mota hau, beste sistema batzuekin alderatuta % 30 baino gehiago aurrezten baita, azterlan desberdinen arabera.

Gehiago errespetatzen du ingurumena:

Gas naturala erabiltzen duten sukaldeak merkatutako aukerarik eraginkorrena dira eta gutxien kutsatzen dutenak dira; izan ere, bitrozeramikak baino 250 gramo CO2 gutxiago igortzen dute kontsumitutako kWh bakoitzeko, eta indukziozko sukaldeek baino 160 gramo gutxiago. Horrela, IDAEren arabera, gas naturala erabiltzen duten sukaldeak dira ekologikoenak eta ingurumena gehien errespetatzen dutenak.

Nola funtzionatzen dute?

Gas naturala erabiltzen duten sukaldeetako suek injektore bat dute. Gailu horren bitartez, gasak barrunbe baterantz zirkulatzen du eta bertan errekuntza gertatzeko behar duen airearekin nahasten da. Airearen eta gasaren nahasketa hori kanporatu egiten da erregailuaren zuloetatik. Erregailuetan erre egiten da eta gasa ixteko giltzaren agintea mugituz, suaren potentzia erregulatu ahalko dugu.

Gas naturala erabiltzen duten goiko sukalde gehienak altzairu herdoilgaitzez edo esmaltatuz eginak dira baina merkatuan badaude eredu modernoagoak ere, beirazkoak edo material beiraztatuz egindakoak esaterako.

Suen kasuan, normalean biribilak eta tamaina desberdinetakoak izaten dira. Kasu honetan garrantzitsua da hori, zenbat eta tamaina handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango baita potentzia. Bi su, hiru edo gehiago dituzten sukaldeak aurki ditzakegu eta posible da forma berezidun su bat ere izatea, luzanga esaterako, erabilera zehatz batzuetarako.

Gainera, plantxak eta gas naturala erabiltzen duen labea izan ditzakete, lerroan jarritako erregailuekin, goian zein behean.

Oro har, suak, plantxak eta labeak pospoloekin edo metxeroekin pizten dira eta badaude “txinparta elektrikorako” sistema propioa duten zenbait sukalde ere. Nolanahi ere, mekanismo hori ez da oso bateragarria gas naturalaren erabilerarekin.

Gas naturala erabiltzen duten sukalde horien berotze-ahalmenari esker, erregailu guztiak, plantxa eta labea erabil daitezke aldi berean. Beraz, hainbat plater presta daitezke aldi berean eta horrela denbora eta dirua aurrezten dira.

Aireztapena

cocinas a gas

Aireztapen ona ezinbestekoa da gas naturala erabiltzen duten sukaldeak, plantxak eta labeak daudenean. Aldian behin berrikusi behar da aireztapen-sareten egoera, beti egoera onean daudela egiaztatzeko, hau da, buxadurarik ez dutela eta une oro airea behar bezala ateratzea ahalbidetzen dutela egiaztatzea.

Sareten funtzioak:

  • Airea sartzea ahalbidetzen dute, errekuntza gertatu ahal izateko.
  • Gasa kanporatzea ahalbidetzen dute, ihes bat egonez gero.

Gas naturala airea baino arinagoa da eta beraz, gora egin ohi du eta azkar sakabanatzen da atmosferan. Hori dela eta, gas naturala erabiltzen duten sukaldeen kasuan, sareta sabaitik gertu egon behar da.

Abantailak

cocinas a gas
  • Azkarragoa da eta gehiago kontrolatzen da beroa: Suaren abiadurari esker, gas naturala erabiltzen duten sukaldeek behar den berotze-potentzia berehala eta etengabe lortzea ahalbidetzen dute. Hala, erraz eta eraginkortasunez egokitu daiteke plater bakoitzerako behar den beroa.

  • Elikagaiek zapore gehiago izaten dute: Suarekin lor dezakegun suaren kontrolari esker, elikagaien ezaugarri guztiak kontserba ditzakegu, eta baita lehengaien kolorea ere. Horrela lortzen dira testurarik onenak eta zaporerik intentsoenak, hau da, sukaldaritza osasungarriagoa egin daiteke.

  • Erabilera gehiago ditu: Gas naturala erabiltzen duten sukaldeetan mota guztietako lapikoak, kazolak eta zartaginak erabil daitezke, baita burdinazkoak, buztinezkoak edo altzairu herdoilgaitzezkoak ere.

  • Berme gehiago eskaintzen ditu: Etengabeko hornikuntzari esker, gas naturalak etenik gabe sukaldatzen uzten digu.

Gas naturala erabiltzen duen sukaldearen osagaiak

  • Gas naturala erabiltzen duten gaineko sukaldeak: Merkatuan gaineko sukalde modularrak aurki ditzakegu, su bakarrarekin edo birekin, eta baita neurri desberdinetako gaineko sukaldeak ere, askotariko akaberekin: altzairu herdoilgaitza edo esmaltatua eta beira edo material beiraztatuak.
  • Gas naturala erabiltzen duten labeak:Profesional askorentzat, labe mota honekin zapore handiagoa lortzen da.

cocinas a gas
cocinas a gas

Instalazioa edo egokitzapena

Nortegasen zure instalazioa modurik eraginkorrenean egiten lagunduko dizugu.

Gas naturalaren instalaziorik ez baduzu baina gas propanoaren edo butanoaren instalazioa baduzu, erregailuak egokitu eta homologatu besterik ez da egin beharko, egiaztatutako enpresa instalatzaile baten bitartez.

Inolako instalaziorik ez baduzu, zure beharrizanetara egokitutako azterlan pertsonalizatua egingo dugu, gure taldearen esperientzia zabalari esker.

Azkenik, gas naturalaren instalazioa baduzu, zure instalazioak gas naturala erabiltzen duen sukaldeko ekipamendu berrira egokitzen lagunduko dizugu.

cocinas a gas

Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.

Jarri gurekin harremanetan 900 902 933 telefono-zenbakian edo eskatu zure eskaintza pertsonalizatua.