Ebaketa- eta beroketa-prozesuan (oxicorte), oxigenoa eta gas erregai bat sopletean nahasten dira, errekuntza sortzeko helburuarekin. Errekuntza horren ondorioz, materialak berotzeko edo mozteko energia nahikoa lor daiteke.
Oxigenoa eta bestelako gas ez-erregaiak ganbera batean erregai gisa jarduten duten beste batzuekin nahasten dira; ganbera hori sopletearekin lotuta dago espezializatutako hodi baten bidez. Oxigenoa erregai batekin (gas naturala) nahasten da, materiala berotzen duen sugar bat sortzeko xedearekin. Geroago, oxigeno gehigarria sartzen da materiala ebakitzeko. Sugarraren intentsitatea gasaren gehieneko emaria mugatzen duen erregulatzaile baten bidez kontrola daiteke.
Gas bidezko ebaketa bat egiteko, nagusiki, oxigenoa eta gas erregai bat erabiltzen dira. Gas bakoitzak eginkizun zehatz bat dauka ebaketa-prozesuaren barruan.
Tradizionalki, bai oxigenoa, bai gas erregaia, propanoko edo azetilenozko botiletatik elikatzen ziren, presio-erreduktoreen bidez eta material malguko hodi batean zehar soplete baterantz. Hala ere, artikulu honetan, Nortegasen konponbidea azalduko dizuegu, elikadura hori hornidura nagusira konektatutako hodi zurrun baten bidez egin ahal izateko.
Nortegasetik, propano-botilen bidezko hornidura tradizionala konponbide optimizatu batekin ordeztea proposatzen dugu; horretan, gas naturala gure hornidura-sare zabalera zuzenean konektatutako fluxu nagusi baten bidez hornitzen da. Hain zuzen ere, gure hornidura-sareak banaketa-sareen 8.100 kilometro hartzen ditu hiru autonomia-erkidego hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoa, Asturias eta Kantabria. Gainera, hori etengabe hedatzen ari gara eta azterlan pertsonalizatuak egiten ditugu sarea gure bezero berriei hurbiltzeko.
Nortegasen sarera zuzenean konektatuta egongo garenez, hornidura erosoaz eta etengabeaz gozatuko dugu, denbora gutxian behin banatzaileari deitu beharrik izan gabe.
Botilak biltegiratu behar ez direnez, horietarako behar diren biltegiratzea eta logistika baztertzen dira eta, horrez gain, segurtasuna areagotzen da prozesu osoan.
Egindako azkenengo azterlanetan oinarrituz, ondoriozta daiteke gas naturalaren bidezko konponbideak, propanoko konponbidearekin alderatuta, % 20ko batez besteko aurrezpena eragiten duela. Era berean, botila-aldaketa bakoitzean, erabili gabeko erregai-hondarrak xahutzen dira.
Gas naturala, airea baino arinagoa denez, lokalaren parterik altuenetara igotzen da; hortaz, erraz atera daiteke. Aitzitik, propanoa bezalako beste gas batzuk lokalaren beheko partean biltzen dira, horrek dakarren leherketa-arriskuarekin.
Jada gas naturala baduzu, sistema hau berehala jar daiteke abian, lantegiko botila deserosoak kenduz eta gas naturalaren etengabeko horniduraren bermearekin.
Nortegasen zure instalazioa modurik eraginkorrenean egiten lagunduko dizugu.
Jada gas naturalaren instalazioa baduzu, zure instalazioak prozesu berrietara egokitzen lagunduko dizugu, gure instalatzaile homologatuen eta gasean oinarritutako aukeretan esperientzia zabala duen talde handi baten laguntzarekin.
Inolako instalaziorik ez baduzu, zure beharrizanetara egokitutako azterlan pertsonalizatua egingo dizugu.
Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.