Espazio handiak edo eraikin industrialak eraginkortasunez berotzea konplikatua da, beharrezkoak ez diren eremuak berotzean energia ugari galtzen baita. Gas naturala erabiltzen duten hodi eta panel bero-emaileek arazo hori konpontzeko irtenbide eraginkorra eskaintzen dute, beroa eremu espezifiko batera bideratzea ahalbidetzen baitigute. Hala, ahalik eta gehien aprobetxatzen da energia, espazio guztia berotu beharrik gabe.
Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.
Gas naturala erabiltzen duten berogailu-sistemek eraginkortasun handia eskaintzen dute, zuzenean berotzen baitituzte pertsonak, objektuak eta espazioak. Termostato baten bidez kontrolatzen da beroketa. Termostato horrek barruko tenperaturaren eta agindutakoaren arteko aldea hautematen du, konfort-tenperatura mantentzeko.
Gainera, energia asko aurreztea ahalbidetzen dute, hots, % 30etik gora, sistema tradizionalen aldean.
EGaur egun, gas naturala da gutxien kutsatzen duen erregai fosila eta merkeena ere bada. Era berean, gas naturala banatzeko sare zabala dago, aukera hau azkar egokitzea ahalbidetzen duena.
Erradiazio bidezko berogailu-sistemen funtzionamendua ulertzeko, eguzki-erradiazioarekin konpara dezakegu.
Imajinatu neguko egun bat, zeru garbiarekin eta 0 ºC-tik beherako giro-tenperaturarekin. Eguzki-erradiazioaren pean ondo sentituko zara, berotan sartuko zara eta arropa apur bat ere kendu beharko duzu. Baina hodei batek eguzkia estaltzen badu, hotza sentitzen hasiko zara berehala eta zure gorputzeko beroa mantendu nahi baduzu, berriro jantzi beharko duzu arropa guztia.
Erradiazio-sistemek abantaila ugari eskaintzen dituzte, abantaila teknikoak zein ekonomikoak, konbekzio bidezko beroketa-sistemen aldean, sistema horiek 4 metrotik gorako altuera duten eraikin industrialetan, biltegietan, polikiroldegietan, merkataritza-guneetan, gurtza-zentroetan eta abarretan daudenean, hau da, aire-bolumen handia duten espazioetan daudenean.
Bestalde, sistema hauek instalatzea oso erraza da eta erraz egokitzen da bezero bakoitzaren beharrizanetara.
Nagusiki aire-bolumen handia duten espazio horiek berotzeko erabiltzen diren bi berogailu-teknika daude:
Bi teknika horietatik edozein erabili dezakegu. Bien arteko desberdintasun nagusia beroa berogailu-sistematik berotu nahi dugun espazioraino transmititzeko erabiltzen duten metodoa da. Hori dela eta, eraginkorrak izan nahi badugu, espazio bakoitzaren ezaugarrietara eta beharrizanetara hoberen egokitzen dena aukeratu beharko dugu.
Teknika honek berotu nahi dugun espazioko aire-bolumena berotuta funtzionatzen du. Horretarako, beroa transmititzen duen elementu bat dago. Airea, elementu horrekin kontaktuan dagoenean, berotu egiten da eta modu naturalean edo indarrez zirkulatzen du espaziotik. Horregatik bereizten dira konbekzio naturala (erradiadoreak) eta indarrezko konbekzioa (aerotermia).
Bigarren teknika honek gorputz bero bat sortuta funtzionatzen du, erradiazio elektromagnetiko bat igorriz.
Erradiazioa lerro zuzenean transmititzen da, gainazal desberdinekin kontaktuan jartzean eraldatuz (hormak, makinak, tresnak, zorua, pertsonak…), espazioko airea zuzenean berotu gabe. Kasu honetan, airea gainazal bero horiekin kontaktuan jartzean berotzen da, hau da, zeharkako konbekzio bidez.
Sistema hau instalatzea oso erraza da eta ondorengo hauek osatzen dute: gas-erregailu bat, termostato bat, aire beroak zirkulatzeko konduktu bat eta amaitzeko, bero-igorgailu batzuk.
Honako mota hauetakoak izan daitezke bero-igorgailuak:
Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.
Conoce cómo el gas natural ha transformado el negocio de nuestros clientes