Lehortegi industrialek beroa erabiliz edozein produktutan ura eta likidoak desagerrarazteko balio dute.
Lehorketa industrialerako sistemak 3 faktore nagusiren araberakoak dira:
Hiru faktore horiek kontrolatzen baditugu, lehorketaren abiadura eta kalitatea zehaztu ahalko ditugu, likidoa kendu diogun produktuaren hezetasun mailaz gain.
Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.
Gas naturalari esker, ganberako tenperatura kontrola daiteke momentu guztietan. Horrela, lehorketarako sistemak eraginkorragoak izan daitezke eta aldi berean, lehorketaren kalitatea hobe daiteke.
Ganbera berotzeko energia-iturri gisa gas naturala erabiltzen duten lehorketa industrialerako sistemak benetan gomendagarriak dira hiri-eremuetan, errekuntza garbia egiten baitute.
Gainera, gas naturala oso merkea da, energia elektrikoaren edo gasolioaren aldean.
Beste erregai batzuen aldean aurreztu daitekeenari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan gure industria-espezialisten taldearekin. Jarri gurekin harremanetan, 900 902 933 telefono-zenbakira deituta.
Produktu bakoitzerako lehorketa-prozedura egoki bat dago. Kontuan izan behar ditugu produktuaren ezaugarriak eta prozedura egokitzeko azterlan bat egin behar dugu, sistema egokia aurkitzeko.
Prozedura hori zehazteko orduan, produktuaren ezaugarriez gain, lehorketaren 3 faktore nagusiak ere izan beharko ditugu kontuan:
Gas naturala erreferentziazko irtenbidea da lehorketa industrialerako sistemetarako; izan ere, airea zuzenean berotzea ahalbidetzen du, higienearen eta segurtasunaren aldetik lehorketa-baldintza egokiak eskainiz, prezio murriztuan.
Gainera, tratatutako produktuak kutsatzen ez dituenez, gas naturala elikagaiak eta nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak tratatzeko aukerarik onena da.
Gainera, gas naturala erabiltzen duten lehorketa industrialerako sistemek honako abantaila gehigarriak dituzte:
Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.
Lehorketa mota unibertsala da. Danbor birakari bat dauka. Bertan sartzen dira produktua eta lehortzeko fluido termikoa. Tenperatura altua erabiltzen du.
Fluido termikoaren arabera, bi planta mota daude: lehorketa zuzenekoak eta zeharkako lehorketakoak.
Dependiendo del fluido térmico existen dos tipos de plantas: de secado directo y de secado indirecto.
Elikagaien industrian erabiltzen da gehienbat. Tunel bat da eta bertan sartzen da produktuak lehortzeko aire beroa.
Produktu kimikoak eta farmaziako produktuak lehortzeko erabiltzen da. Erretiluen gainean eta aire beroa erabiliz lehortzen dira produktuok.
Produktua danborrean sartuta funtzionatzen du, balbula hermetiko batetik. Produktua hodi birakari bero batzuez osatutako bala batetik sartuz egiten da lehorketa. Produktuaren likidoa lurrundu egiten da eta lehortzeko aireak xurgatzen du.
Zutabe bertikal batez osatuta daude eta bertatik jaisten da produktua, normalean artoa, soia, eguzkilorea, kafea, arroza… hau da, granulometria handiko produktuak.
Jaistean, aire beroak zeharkatzen du produktua eta horrela xurgatzen da hezetasuna. Batzuetan beste eremu batera botatzen da eta bertan hoztu egiten da, aire hotzarekin.
Nortegasen zure instalazioa modurik eraginkorrenean egiten lagunduko dizugu.
Gas naturalaren instalaziorik ez baduzu baina gas propanoaren edo butanoaren instalazioa baduzu, erregailuak egokitu eta homologatu besterik ez da egin beharko, egiaztatutako enpresa instalatzaile baten bitartez.
Inolako instalaziorik ez baduzu, zure beharrizanetara egokitutako azterlan pertsonalizatua egingo dugu, gure taldearen esperientzia zabalari esker.
Azkenik, gas naturalaren instalazioa baduzu, zure instalazioak lehortzeko labe berrietara egokitzen lagunduko dizugu.
Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.