Matxuren edo klima-baldintza txarrek eragindako elektrizitate-eteteek negozio eta etxebizitzen funtzionamendua galarazten dute (wifi konexioa, saltokiko terminala, hozte-sistemak, pertsianen mekanismoak, garajeetako ateak, segurtasun sistemak, igogailuak, etab.).
Zure negozioa bertan behera geratzeak edo zure etxeko erosotasun guztiez behar bezala gozatu ezin izateak kezkatzen bazaitu, zure eskura jarriko dugu aditu talde bat, gasarekin funtzionatzen duen elektrizitate sorgailu batekin horrelako egoerak nola konpon ditzakezun azaltzeko.
Gasarekin funtzionatzen duen larrialdietarako sorgailu bat automatikoki jartzen da martxan, sare elektrikoa erori dela hauteman eta segundo gutxitara. Zerbitzua berrezarri bezain pronto, sorgailua automatikoki deskonektatzen da. Zure negozioa edo etxebizitza ez da elektrizitaterik gabe geratuko, zu bertan ez egon arren.
Nortegasen zure instalazioa modurik eraginkorrenean egiten lagunduko dizugu. Jada gas naturalaren instalazioa baduzu, prozesu berrietara egokitzen lagunduko dizugu, gure instalatzaile homologatuen eta gasean oinarritutako aukeretan esperientzia zabala duen talde handi baten laguntzarekin.
Inolako instalaziorik ez baduzu, zure beharrizanetara egokitutako azterlan pertsonalizatua egingo dizugu.
Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.