Galdara-gelak:
Ur beroa eta berokuntza izateko irtenbidea egoitzetarako, hoteletarako, eskoletarako…

Eskatu zure azterlan pertsonalizatua

Egoitza bateko, hotel bateko, eskola bateko edo antzeko negozio bateko energia-kontsumoaren arduraduna edo jabea bazara, badakizu zeinen garrantzitsua den zerbitzurik onenak kontratatzea eta aldi berean gastuak kontrolatzea.

Dakizun bezala, berokuntza zentrala eta ur beroa gastu garrantzitsua izaten dira negozio mota horietan. Hori dela eta, Nortegasen zure gas naturalaren hornitzaile izan nahi dugu berokuntzaren eta ur beroaren kasurako, preziorik onenean zerbitzurik onena izaten laguntzeko.

Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.

Jarri gurekin harremanetan 900 902 933 telefono-zenbakian edo eskatu zure eskaintza pertsonalizatua.

Konponbidea daukagu

Caldera de gas

Galdara-gelak espazio tekniko batzuk dira eta bertan egoten dira askotariko negozio motei ur beroa eta berokuntza eskaintzeko beroa sortzeko ekipamenduak.

Galdara-gela horiek eraikinaren kanpoaldean edo barrualdean egon daitezke. Eraikinaren barruan badaude, kalearen edo aldameneko lurzoruaren mailaren gainetik dauden solairuetan egon ohi dira, zabaltzan edo erdisoto batean.

Negozio bakoitzaren egoeraren arabera, ondorengo aukeretako bat aukera daiteke gas naturalera pasatzeko orduan:

  • Galdara-gela berri bat instalatu.
  • Egungo galdara-gela eraldatu, gas naturalera pasatzeko.

Negozio motak

residencia

Adinekoen egoitzak

Badakigu zure egoitzan bizi diren pertsona nagusiei ahalik eta ongizate handiena eskaintzea dela zure lehentasunetako bat, eta hotza eragozpen handia izan daiteke ongizate hori lortzeko bidean.

Horregatik, eta kalitatezko berokuntza eta girorik onena lortzeko xedez, gas naturala da aukerarik onena; izan ere, metro karratu ugari izaten dituzten azpiegituren beharrizanak zein bertan bizi diren pertsonen beharrizanak bereziak dira eta ezinbestekoa da haietara egokitzea.

hotel

Hotelak eta ostatuak

Negu sasoian ostatuetako berokuntza funtsezko faktorea da erabiltzaileek aukera ditzaten. Hori dela eta, ezinbestekoa da dena prest izatea, tenperatura baxuei aurre egiteko eta bezeroei zerbitzurik onena eskaintzeko.

Oro har, bai hotelek eta bai ostatuek metro karratu ugari izaten dituzte eta azalera hori guztia berotzeko gas naturalaren tankerako sistema azkar eta eraginkorra edukitzea berebizikoa da bezeroei nahi duten ongizatea eta erosotasuna eskaintzeko.

colegio

Eskolak

Hotza etsai handia da kontzentratzeko eta arreta jartzeko orduan, ikasle gazteenentzat batez ere. Horregatik, ezinbestekoa da eskola publiko eta pribatuetan berokuntza gas naturalarekin doitzea. Hezkuntza zentro horiek metro karratu askoko azalera izaten dute eta ondorioz, berokuntzarako gas naturala erabiltzea gomendatzen da. Izan ere, gas naturalak etengabe ematen du beroa eta segurua izateaz gain, asko aurrezten da kostuetan.

Horrela, gas naturala aukerarik onena izaten da berokuntzaren gastuak murrizteko orduan eta aldi berean, ongizaterako tenperatura egokia lortzen da eskoletako gela guztietan: ikasgeletan, aldageletan, laborategietan zein gimnasioan.

Eraginkortasuna eta dirua aurreztea

Gas naturalak abantaila asko eskaintzen ditu gasolioaren aldean eta beraz, galdara zentraletarako aukerarik egokiena da:

  • Eraginkorragoa da. Instalazio berriak kontsumo txikiagoa ahalbidetzen du, % 20 txikiagoa, gutxi gorabehera.
  • Merkeagoa da. Gas naturalak gasolioak baino % 20-30 inguru gutxiago balio du, kontsumoaren arabera.
  • Zehatzagoa da. Kontsumitutakoa ordaintzen da, ez gehiago eta ez gutxiago.
  • Lasaitasun handiagoa eskaintzen du. Etengabeko hornikuntzari esker, ez zara tanga betetzeko zain egon behar.
  • Toki gehiago. Tanga kenduta, beste funtzio batzuetarako tokia irabaziko duzu.
  • Seguruagoa da. Gas naturala ez da biltegiratu behar eta airea baino arinagoa denez, gorantz joan ohi da, barrutietatik kanpora. Hori dela eta, seguruagoa da zure negoziorako.

Nola funtzionatzen dute?

Ongizatea eta erosotasuna ezinbestekoak dira zure negoziorako, batez ere hotz egiten duen sasoian.

Horregatik, eta ongizate eta erosotasun hori bermatzeko, gas naturala erabiltzen duen berokuntza zentralak etengabeko beroa ematen digu. Gainera, hura mantentzea merkeagoa denez, aukerarik onena litzateke.

Gas naturala erabiltzen duten berokuntza zentralek etengabeko beroa eskaintzen dute, segurua eta osasungarria. Erradiadoreetatik igortzen da bero hori, giroa lehortu gabe. Gainera, oso abantaila garrantzitsu bat eskaintzen du: kostuak askoz baxuagoak dira eta kalitatea mantentzen da.

Funtzionamenduari erreparatuz gero, oso sinplea da. Galdara zentraleko suak hodietatik doan ura berotzen du. Hodietako ur beroa erradiadoreetaraino heltzen da eta horrela, gelak berotzen dira.

Ur-zirkuitu itxia denez, ura mugitzen ari da etengabe eta hotz bueltatzen da galdara zentralera, berriz ere berotzeko.

Tenperatura erregulatzeko orduan, galdara zentraletik edo erradiadoreetatik edo termostatoetatik egin daiteke, eta gure berokuntza gure kontsumo-orduen eta beharrizanen arabera programatu ere egin daiteke.

Abantailak eta diru-laguntzak

Gas naturala erregai fosilik garbiena eta ekologikoena da, eta ingurumenean eragin txikiena duena; izan ere, CO2 isurpenik baxuenak ditu erabilitako energia unitate bakoitzeko eta ez du hondakin solidorik sortzen, ezta kerik edo usain txarrik ere.

Horrez gain, hainbat laguntza daude gas naturala erabiltzen duten galdarak instalatzeko:

  • Nortegasen diru-laguntzak instalatzaileen/mantentzaileen bitartez:
    • Deskontuak.
    • Finantzaketa-planak.
  • IDAE, EEEren eta abarren diru-laguntza instituzionalak.

Isurpen murrizketa

Detalle caldera

Gas naturalak CO2, NOx, CO eta atmosferarako kaltegarriak diren beste gas batzuen isurpenak murrizten ditu. Hala, mesede egiten dio trantsizio ekologikoari.

Erregaia aldatuta (gasoliotik gas naturalera) eta Instalazioaren Eraginkortasun Energetikoa hobetuta, gas kutsatzaileek ingurumenean duten eragina asko murriztea lortzen da.

Jarraian jabeen erkidego bateko galdara-gelaren inguruko azterlana ageri da. Bertan erakusten denez, urtean 162.292 kg CO2 gutxiago isuri dira, gasoliotik gas naturalera aldatzean.

ERREGAIA KONTSUMOA NOX CO SO2 P.S. V.O.C. CO2 ERAGINAREN INDIZEA
GASOLIOA 101,50 206,05 64,96 446,60 33,50 61,92 294.350,00 68.744,94
GAS NATURALA 60,67 127,41 30,34 0,61 4,25 25,48 131.957,25 19.993,80
ALDE ABSOLUTUA 40,83 78,64 34,63 445,99 29,25 36,43 162.392,75 48.751,14
MURRIZKETAREN % 40,23% 38,17% 53,30% 99,86% 87,32% 58,84% 55,17% 70,92%

Instalazioa edo egokitzapena

Nortegasen zure instalazioa ahalik eta modu eraginkorrenean egiten lagunduko dizugu, zure negozioaren egoeraren arabera:

Eraikinak ez dauka galdara-gelarik

Finkak ez badauzka ez gas naturala, ez galdara-gela, jarri gurekin harremanetan sarera konektatzeko eskatzeko eta azterlan pertsonalizatua egiteko.

Eraikinak galdara-gela dauka

Eraikinak ur beroa eta/edo berokuntza zentralizatua beste energia mota batekin baditu, galdara gasoliotik gas naturalera aldatzeko eta energia mota horren abantaila guztiez gozatzen hasteko eska daiteke.

Sistemaz aldatzeko edo instalazio berria egiteko ideia buruan baduzu, zure esanetara jarriko dugu gure aditu taldea, zu aholkatzeko.

Jarri gurekin harremanetan 900 902 933 telefono-zenbakian edo eskatu zure eskaintza pertsonalizatua.