Gasa kontrata dezaket?

Gasa kontrata dezaket?

Gas-instalazio bukatua baduzu eta enpresa instalatzaileak egindako ziurtagiria badaukazu, gas naturaleko hornidura kontrata dezakezu enpresa merkaturatzaile batekin. Hautatzen duzun konpainia merkaturatzailea arduratuko da gas naturalean alta hartzeko zure eskaera guri bidaltzeaz.

Bi kontratazio-aukera daude:

  • Hornidura merkaturatzaile batekin askatasunez adostutako prezioan eta baldintzetan kontratatzea. Merkatu librean, konpainiek energiaren prezioa ezartzen dute eta kontsumitzaileak gehien interesatzen zaion tarifa aukeratzen du.
  • Azken baliabideko tarifari heltzea. Tarifa honetan, Administrazioak ezartzen du prezioa. Gasbideetara konektatuta dauden kontsumitzaileek onar dezakete, baldin eta gasbideon presioa 4 bar edo gutxiago bada eta urteko kontsumoa 50.000 kWh baino gutxiago bada. Azken baliabideko bi tarifa daude, bezeroaren urteko kontsumoaren arabera:
    • T.1 urteko 5.000 kWh baino gutxiagoko kontsumorako. Kontsumo-maila hori ohikoa da gas naturalezko ur-berogailua eta/edo sukaldea dituzten etxebizitzetan.
    • T.2 urteko 5.000 kWh baino gehiagoko eta urteko 50.000 kWh baino gutxiagoko kontsumorako. Kontsumo-maila hori ohikoa da gas naturalezko berokuntza duten etxebizitzetan.
gas naturalezko ur-berogailua eta edo sukaldea dituzten etxebizitzetan

Enpresa merkaturatzaile hauek hartzen dute beren gain azken baliabideko hornidura emateko betebeharra:

  • 1. Endesa Energía XXI, S.L.U.
  • 2. Gas Natural S.U.R. SDG, S.A.
  • 3. EDP Comercializadora de Último Recurso, S.A.U.
  • 4. Iberdrola Comercialización de Último Recurso, S.A.U.

Nahi baduzu, hornidura merkaturatzaile batekin askatasunez adostutako prezioan eta baldintzetan kontratatzea aukera dezakezu.

Gas naturalaren merkatuaren zenbait alderdi MLBNren webgunean kontsulta ditzakezu, Energia/Kontsumitzaileak/Gas naturala atalean; bestela, 91 432 96 00 telefono-zenbakira dei dezakezu.

Errazago aukera dezazun, MLBNk argitaratutako gas-merkaturatzaileen zerrenda osoa helarazten dizugu, bezeroarentzako arretarako telefonoak barne.