Harguneen kudeaketa

Harguneen kudeaketa egingo da, baldin eta zure lokala edo etxebizitza dagoen tokian oraindik ez badago gas naturalaren hornidura-sarera konektatzeko hargunerik.

NORTEGASen, gure bezeroen energia-behar zehatzetara ondoen egokitzen diren irtenbide teknikoak ematen ditugu. Proiektuaz, hori legeztatzeaz eta egikaritzeaz arduratzen gara, baita baimen guztiak eskuratzeaz ere. Hori guztia, gure esperientzia luzearen kaudimenarekin eta gure enpresa-taldearen bermearekin.

Aukeratu egin nahi duzun eskaera-mota. Hargunea eskatzerakoan zailtasunen bat badaukazu, jarri gurekin harremanetan, harremanetarako inprimaki erraz bat betez.

Gas-instalazioa amaituta baduzu eta horniduraren alta kudeatu nahi baduzu, enpresa merkaturatzaile batekin kontratatu behar duzu hornidura. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren webgunean kontsulta dezakezu Espainiako lurraldea gas naturalez hornitzen duten gas naturalaren enpresa merkaturatzaileen eta azken baliabideko merkaturatzaileen zerrenda eguneratua.

Harguneen kudeaketa