Zure etxean gasa eduki nahi baduzu eta oraindik beharrezko instalazioa ez badaukazu, zure konfiantzazko instalatzaile baimendu batekin jarri behar duzu harremanetan, instalazio-aurrekontu bat egin diezazun. Nahiago baduzu, sar zaitez Gas Renoven, jarri gurekin harremanetan eta zure eskaera kudeatuko dugu.
Laster, enpresa instalatzaile baimendu bat harremanetan jarriko da zurekin, zalantzak argitzeko eta zure beharrekin bat datorren instalazio-proposamen bat egiteko.
El proceso de alta se resume en 3 sencillos pasos, como detallamos a continuación.
Hautatu duzun merkaturatzailearen bitartez bideratutako alta-eskaera jaso ostean, zurekin jarriko gara harremanetan kontagailua muntatzeko eta zure instalazioa egiaztatzeko. Aurretiko probak egindakoan eta araudiarekin bat datorrela ziurtatutakoan, NORTEGASek erabiltzeko moduan utziko du zure gas-instalazioa, eta horren berri emango dio zure merkaturatzaileari.
Gogoratu: instalazioa ikuskatu ahal izateko, gas-instalazioaren ziurtagiria aurkeztu behar duzu, berdin hornidura-puntu berria izan edo urtebete baino gehiago zerbitzurik gabe daraman instalazio baten konexioa izan. Enpresa instalatzaile batek emango dizu ziurtagiria
Une horretatik aurrera, zure enpresa merkaturatzailea arduratuko da fakturak bidaltzeaz eta gas naturalaren horniduragatiko kobrantzak kudeatzeaz. NORTEGASekook, enpresa banatzailea garen aldetik, kontagailuen irakurketaz eta 24 orduko larrialdietako zerbitzuez arduratuko gara, baita zure instalazioari 5 urtean behin aldizkako ikuskapena egiteaz ere, nahi baduzu.
Gas-instalazio bukatua baduzu eta enpresa instalatzaileak egindako ziurtagiria badaukazu, gas naturaleko hornidura kontrata dezakezu enpresa merkaturatzaile batekin. Hautatzen duzun konpainia merkaturatzailea arduratuko da gas naturalean alta hartzeko zure eskaera guri bidaltzeaz.
Bi kontratazio-aukera daude:
Enpresa merkaturatzaile hauek hartzen dute beren gain azken baliabideko hornidura emateko betebeharra:
Nahi baduzu, hornidura merkaturatzaile batekin askatasunez adostutako prezioan eta baldintzetan kontratatzea aukera dezakezu.
Gas naturalaren merkatuaren zenbait alderdi MLBNren webgunean kontsulta ditzakezu, Energia/Kontsumitzaileak/Gas naturala atalean; bestela, 91 432 96 00 telefono-zenbakira dei dezakezu.
Errazago aukera dezazun, MLBNk argitaratutako gas-merkaturatzaileen zerrenda osoa helarazten dizugu, bezeroarentzako arretarako telefonoak barne.