Zertan datza alta-prozesua?

1

Hautatu duzun merkaturatzailearen bitartez bideratutako alta-eskaera jaso ostean, zurekin jarriko gara harremanetan kontagailua muntatzeko eta zure instalazioa egiaztatzeko. Aurretiko probak egindakoan eta araudiarekin bat datorrela ziurtatutakoan, NORTEGASek erabiltzeko moduan utziko du zure gas-instalazioa, eta horren berri emango dio zure merkaturatzaileari.

2

Gogoratu: instalazioa ikuskatu ahal izateko, gas-instalazioaren ziurtagiria aurkeztu behar duzu, berdin hornidura-puntu berria izan edo urtebete baino gehiago zerbitzurik gabe daraman instalazio baten konexioa izan. Enpresa instalatzaile batek emango dizu ziurtagiria

3

Une horretatik aurrera, zure enpresa merkaturatzailea arduratuko da fakturak bidaltzeaz eta gas naturalaren horniduragatiko kobrantzak kudeatzeaz. NORTEGASekook, enpresa banatzailea garen aldetik, kontagailuen irakurketaz eta 24 orduko larrialdietako zerbitzuez arduratuko gara, baita zure instalazioari 5 urtean behin aldizkako ikuskapena egiteaz ere, nahi baduzu.

24 orduko larrialdietako zerbitzuez arduratuko gara