Zure gas-instalazioa egoera bikainean eduki nahi baduzu kontuan hartu beharreko segurtasun-aholkuak:
Ireki berehala leiho guztiak. Ez eragin argi-etengailuei. Ez piztu ez pospolorik ez metxerorik. Itxi gas-giltzak. Giltza itxita geratzen da biratzean hoditeriarekiko gurutze-itxuran uzten dugunean. Ez izan zalantzarik telefono-zenbaki honetara deitzeko:
GAS-LARRIALDIAK 900 400 523.
Gasa duen aparatu bat dabilen lekuan errekuntza zuzena ahalbidetzeko nahikoa den aireztapena egon behar du. Eduki aireztapen-sareta egoera egokian. Aireztapen-eroaleek ez dute inoiz buxatuta egon behar.
Galdarak eta ke-kanpaiak ez dute aldi berean funtzionatzeko gai izan behar. Hori saihesteko, kommutadore izeneko gailu bat instalatzen da.
Urdinxka izateaz gain, sugarrak itzali gabe geratu behar du sua minimoan jartzen dugunean.
Sugarrak egonkorra izan behar du, isila, urdin bizia erdigunean eta argiagoa kanpoaldean. Horitzen bada, zerbitzu teknikoari ohartarazi behar diozu.
Janaria gasaz prestatzen duzunean, saihestu sugarra itzal dezaketen likidoak isurtzea eta saiatu suak ontziaren hondoa gainditu ez dezan. Energia aurrezteaz gain, gasa erre gabe irteten jarraitzea ekidingo duzu.
Denboraldi batez kanpoan egon behar baduzu, itxi gas-giltza guztiak, batez ere gasa ixteko giltza (leihoko giltza).
Zure konpainia banatzaileak nahitaezko aldizkako ikuskapena planifikatu eta egingo du 5 urtean behin. Dena den, zure instalazioa eta gailuak berrikusarazteaz arduratu beharko duzu, funtzionamendu egokia bermatze aldera.
Instalazioaren erabiltzailea da mantentzeko arduraduna.
Gogoratu gas-instalatzaile baimendu batek egin behar dituela zure instalazioko aldaketa guztiak (galdara-aldaketak, gas-sukaldearen ordez bitrozeramika jartzea eta abar).
Gasa aparatuan sartzeko hodi malguak ondo eutsita egon behar du, besarkagailuen bidez, bi muturretan.
Anomaliaren bat detektatzen baduzu, ez izan zalantzarik fabrikatzailearen zerbitzu teknikoari edo enpresa baimendu bati jakinarazteko, lehenbailehen zuzendu dezaten.