Propano gasaren ezaugarriak

Propano gasaren ezaugarriak

Petrolio-gas likidotu (PGL) bat da propano gasa, hau da, hidrokarburo bat, hidrogenoz eta karbonoz osatua, naturan dauden gas-poltsetatik eta petrolioaren finketatik ateratzen dena.

Hodi bidezko propano gasak zure negozioak edo etxebizitzak behar duen energia guztia ekarri ahal dizu, besteak beste, ur beroaren hornidurarako, sukalderako, berokuntzarako edo aire-girotzerako.

EMAN ONGIETORRIA PGLAREN EROSOTASUNARI ETA AURREZKIARI

Hodi bidezko PGLaren hornidura biltegi baten bitartez egiten da. Airean edo lurpean egon daiteke eta nortegasek kudeatzen eta betetzen du; hortaz, erabiltzaileek ez dute kudeaketa gehigarririk egin behar eskariak egiteko. Era berean, nortegas larrialdietako laguntza zerbitzua (900 400 523) 24 orduz eskaintzen du.

Tangatik gasez hornitzen dira inguruetan dauden erabiltzaileak; horiek erabiltzaile bakoitzaren kontsumo indibiduala erregistratzen duen kontagailu bat daukate eraikineko zona erkide batean.

Indarrean dagoen araudiaren arabera, nortegasek irakurtzen ditu kontagailuak; beraz, armairu edo gela irisgarri batean egon behar dute. Irakurketaren arabera, kontsumoa hurrengo fakturan fakturatuko zaizu.