Gure prozesu guztien kudeaketaren helburua etengabeko hobekuntza da. Horretarako, elkarrekin lan egiten dugu gure bezeroen nahiak eta itxaropenak betetzeko, eta gure akziodunentzako, giza baliabideentzako eta gure jarduera garatzen dugun Sozietatearentzako balioa sortzeko.
Eta hori hala bermatzen dugu 1993. urteaz geroztik, gure azpiegiturak, hornidura-puntuak kudeatzearen ondoriozko merkataritza-jarduerak eta gure bezeroenganako arreta garatzean eta horiek kudeatzean parte hartzen duten prozesu guztietan ISO 9001 egiaztagiria ziurtatuz.
Gure Kalitate Sistemak bat egiten du konpainiaren Helburu Estrategikoekin, baita gure Misioarekin, Ikuspegiarekin eta Balioekin ere, eta Administrazio Kontseiluak onartutako Kalitate Politikan azaltzen diren printzipioetan oinarritzen da.