Politika honen helburua da talentua erakartzea, garatzea, mantentzea eta integratzea , garapen profesionala eta langile guztien parte-hartzea erraztuz, Nortegasen helburuak bete daitezen. Horretarako, lege-esparruak eta kode etikoa bete beharko dira, eta honako hauek zaindu beharko dira: dibertsitatearekiko errespetua, aukera-berdintasuna, diskriminaziorik eza, eta lagileen interesek Nortegasen helburu estrategikoekin bat egitea prozesu guztietan, Nortegasen balioetan oinarritutako kultura sustatzeko.
Profesionalik onenak erakartzea eta kontratatzea ahalbidetzea. Horretarako, honako hauek egingo dira: erakundearen lanpostuen funtzioak eta baldintzak modu argian eta ikusgaian definitu; barruko hautagaitzak lehenetsiko dira, beti ere profila egokia denean; hautaketa-prozesu objektiboak eta inpartzialak ziurtatuko dira; lehenengo esperientzia profesionala eskuratzea erraztuko da, beken, programen eta beste akordio batzuen bidez; eta ahal den guztietan, etengabeko kontratazioak erabiliko dira ziurtasuna eta egonkortasuna emateko.
Langile guztien garapena eta sustapena bultzatuko dira. Horretarako, honako hauek egingo dira: prestakuntza planifikatuko da, gaitasunek eta ezagutzek negozioaren helburuekin eta balioekin bat egin ditzaten; langileak aldaketetara egokitzea sustatuko da, bai aldaketa teknologikoetara zein antolakuntza mailako aldaketara ere; Konpainia barruan ezagutza transferitzea erraztuko da; egindako lana aldizka ebaluatuko da; eta lanaren emaitzak jakinaraziko dira.
Talentua fidelizatuko da. Horretarako, honako hauek egingo dira: ordainketa-sistemetan koherentzia eta ekitatea mantenduko da; barneko arauak eta akordio kolektiboak ezarriko dira; ahalegina, erantzukizuna eta jarduera aintzatetsiko eta sarituko dira; emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra sustatuko da, enplegua, prestakuntza, garapen profesionala eta lan-baldintzak eskuratzeari dagokionez; eta uztartze-neurriak ezarriko dira, langile guztien bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko oreka errazteko.
Kolektiboaren parte izateko sentimendua bultzatuko da. Horretarako, honako hauek egingo dira: langile guztiek negozioaren eguneroko erritmoan parte hartuko dute, Konpainiaren estrategia garatzen lagunduko duten helburuak ezarriz; funtzio guztien arteko lankidetza-espiritua suspertuko da, langile bakoitza Nortegasen proiektu komunaren parte sentitu dadin.