Gure lehentasunik handiena lan-giro segurua eta osasungarria ziurtatzea da Nortegasko langileentzat eta gure enpresa kontratistentzat, legea zorrotz betez eta lanaren ondoriozko arriskuak prebenitzeko beharrezko jarduerak garatuz.
Barne langileen zein kanpoko zerbitzuetako kolaboratzaileen lan-segurtasun eta -osasun arloko parte-hartzea, komunikazioa eta inplikazioa sustatzen ditugu.
Sendo lan egiten dugu Konpainiaren Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Kudeaketa Sistemaren bidez, prebentziozko kultura sustatuz eta prebentzioa erakundearen sistema orokorrean txertatuz, eta langileen artean beren jarduerei dagozkien arriskuen gaineko prestakuntza eta informazioa sustatuz.
Nortegasek laneko arriskuen prebentzioarekin duen konpromisoari dagozkion printzipio orokorrak gure Segurtasun Politikan jasotzen dira, Administrazio Kontseiluak 2017ko abenduaren 6an onartu zituenak.