NORTEGAS

NORTEGAS

NORTEGAS gasaren banaketaren negozioan diharduen bigarren konpainia da Estatuan. 8.100 kilometrotik gorako sarea zabaldu dugu, eta gas naturala eta petrolio-gas likidotua (PGL) banatzen diegu Euskadi, Asturias eta Kantabriako autonomia-erkidegoetako milioi bat bezerori baino gehiagori.

Lidergo hori, nolanahi ere, ongi egindako lanaren eta gure plantillako 250 profesionalok bezeroei ematen diegun zerbitzuaren kalitatearen emaitza baino ez da.

Eta gure enplegatuek urte askotan Naturgas konpainian (hau da, salmenta-prozesu baten ondoren NORTEGAS bihurtu zen konpainian) hartu duten esperientzian oinarrituta dago lan hori.

Lehengo berak gara, baina enpresa independentea gara orain, eta gure jatorrietara eta gure sustrai naturaletara itzuli gara. Hala ere, jarduera-eremu guztietan garatu eta hazteko helburua dugu.

Gasa behar duten etxebizitza eta enpresa guztietara eramateko lan egiten dugu. Dauden lekuan daudela, hirietan, landa-eremuetan edota industria-eremuetan.

Pertsonen ongizatea lortzea, etxebizitzetako erosotasun-premiei erantzutea eta energia segurtasunez eta ingurumena errespetatuz banatzea da gure helburua beti.

Halaber, industria-ehuna hazten laguntzen dugu, orain dela gutxi arte energia egokirik ez zegoelako industriarik ezarri ezin zen eremuetan.

Eta bezeroei gero eta zerbitzu gehiago eta hobeak eman nahi dizkiegunez gero, etengabe ikertzen ari gara etorkizuna ez geldiarazteko eta beste zerbitzu berri batzuen prestaketan aurrera egiteko.

Izan ere, ziur gaude gasa dela beste erregai askoren alternatiba nagusia, eta horri begira dihardugu. Ibilgailuetarako gas naturalaren erabilerak, lehenago edo geroago, horren adibide izan beharko luke, beste askoren artean.

Eta hori guztia lortzeko, hainbat erakunde-inbertitzaileren partzuergo baten babesa dugu epe luzera, JP Morgan Asset Management, Gulf Cooperation Council Sovereign Wealth fund, Swiss Life Asset Managers eta Covalis Capital konpainiek aholkatua.

NORTEGAS, azken batean, enpresa hurbila da, eta gizarteari bizitza errazteko bidean ahalik eta urrunen iristea du helburu.

Misioa

Gas-banaketako konpainia bat GARA eta, lege-betebeharrei jarraikiz, gasa eraginkortasunez eta etengabe eramaten diegu bezeroei, gasaren erabilera orokorra sustatzen dugu erregai garbia eta jasangarria den heinean, ongizatea, lehiakortasuna, segurtasuna eta ingurumen-kalitatea ematen diogu gizarte osoari, jarraitutasunez eta zentzuz ordaintzen diegu inbertitzaileei, eta laguntzaileen garapen profesionala eta pertsonala sustatzen dugu.

Ikuspegia

Honela ikus gaitzaten NAHI DUGU: erakunde modernoa, etikoa, burutsua eta irekia, garapen sozioekonomikoaren bultzatzailea, erronka globalei aurre egiteko gure komunitateekin eta bertako pertsonekin digitalki lotua eta garapen jasangarria eta gizarte osoaren aurrerapena lortzeko erreferentzia erabakigarria.

Balioak

misioa, ikuspegia eta balioak

Zintzotasuna Hau da, maila guztietako erabakiak hartzeko garaian arau eta lege guztiak zorrotz betetzea, negozioa gardentasun osoz eta informazioa babestuz hazi ahal izan dadin.

Ekitatea Hau da, negozioarekin elkarreragina duten interes-talde guztiei eskaini beharreko bidezko, berdintasunezko eta errespetuzko tratua, inolako abusuzko portaerarik onartu gabe.

Erantzukizuna Hau da, profesionalki jardutea, laneko segurtasun-arauak betetzea, erabakiak hartzean objektibotasuna eta eskuragarri dauden baliabideak erabiltzean efizientzia agertzea, arriskuak kudeatzea, erakundeari okerren berri garaiz ematea (etengabeko hobekuntzari begira) eta kanpoko jardueretan Konpainiaren irudia ez kaltetzea.

Adimena Hau da, antolatzean eta erabakiak hartzean arin, erabakitasunez, talenturako eta ideietarako irekitasunez eta pertsonengan konfiantza agertuz jokatzea.

Berrikuntza Hau da, egiteko eta pentsatzeko modu berriak bilatzea, aldaketetara irekita egotea (aukerak baliatzeko), sormena eta ekintzailetza sustatzea (lehiakortasunerako funtsezko elementuak baitira), laguntzaileak balioaren sorkuntzan prestatzea eta lankidetza eta konfiantza sustatzea, jakintza eta autoikaskuntza partekatzeko.

Konektibitatea Hau da, gure interes-taldeekin distantzia- eta denbora-mugarik gabe elkarreragina izatea eta, era horretan, talde horien kezkak eta premiak ezagutzea eta haiei erantzutea ahalbidetuko diguten teknologiak erabakitasunez txertatzea.