Javier Contreras, Nortegaseko kontseilari delegatu berria
- Javier Contreras 2017an batu zen Nortegasen Administrazio Kontseilura, kontseilari independente modura. Kargu horretatik babesa eman izan dio konpainiari, araudiaren esparruan eta negozio-garapenaren esparruan egindako ekimen desberdinetan.
- Kontseilari delegatu kargua hartu duen arte, Javier Contreras presidenteorde exekutiboa eta zuzendari nagusi korporatiboa izan da X-Elion, energia berriztagarrien proiektuak garatzeko eta operatzeko konpainia multinazionalean, alegia.
Bilbo, 2019ko maiatzaren 22a.- Nortegaseko Administrazio Kontseiluak konpainiaren kontseilari delegatu izendatu du Javier Contreras.
Nortegaseko kontseilari delegatu berria zuzenbidean lizentziatua da Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta International MBA delakoa egin zuen ESADEn, Bartzelonan. Energiaren sektorean igaro ditu bere ibilbide profesionalaren azkeneko hamar urteak, gas naturalaren banaketaren arloan zehazki. Gas Natural Fenosak 2010ean egindako desinbertsioaren ondoren, Madrileña Red de Gasen finantza-zuzendaria izan zen.
2017ko irailean, konpainiaren akziodunetan egondako aldaketarekin bat etorriz, Javier Contreras Nortegasen Administrazio Kontseilura batu zen, kontseilari independente modura. Kargu horretatik babesa eman izan dio konpainiari, araudiaren esparruan eta negozio-garapenaren esparruan egindako ekimen desberdinetan.
Kontseilari delegatu kargua hartu duen arte, Javier Contreras presidenteorde exekutiboa eta zuzendari nagusi korporatiboa izan da X-Elion, energia berriztagarrien proiektuak garatzeko eta operatzeko konpainia multinazionalean, alegia.
Hori baino lehen, Javier Contrerasek kargu exekutiboak izan zituen Aventis Behring, Grifols eta eDreams bezalako konpainien eremu korporatibo eta finantzarioetan.
Izendapen honekin eta 2018ko ekitaldian Nortegasen kudeaketa guztiz burujabea izateko trantsizio-prozesua burutu ondoren, Nortegas handitzeko eta garatzeko plan handinahi bat abiarazteko oinarriak ezarri dira. Akziodun berriek bultzatu eta babesten dute plan hori, I+G+b-ren bitartez deskarbonizazioaren, ekonomia zirkularraren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren alde eginez.