Nortegasek arrakastarekin amaitu du 2018a, hazkundearen eta gas berriztagarriaren gaineko I+G+b-aren aldeko apustua eginez
- Banaketa-sareetan bideratutako gas-bolumenari dagokionez, % 5,1 bat hasi zen 2017ko bolumenaren aldean, gas naturalaren hornidura-puntuak % 1 hasi ziren, sektoreko bataz bestekoa gaindituz, eta akziodun berriek bultzatutako hazkunde-plan handinahi bat jarri da martxan.
- Konpainiak kudeaketa-prozesuak ezartzen amaitu zuen konpainia independente moduan, eta Bilboko egoitza zentralean arlo korporatiboak eta negozio-arloak sortu zituen, funtsezkoak direnak Taldearen erabaki estrategikoak hartzeko, eta gobernu korporatibo sendoa inplementatu zuen.
- “Gasa eta berriztagarriak” berrikuntza-saria jaso zuen, International Gas Union-en (IGU) eskutik, jatorri berriztagarriko gasa gas naturaleko banaketa-sarean injektatzearen inguruko I+G+b proiektuak egiteagatik.
- Nortegas, beste urtebetez, Espainiako gas-banaketaren sektoreko bigarren konpainia moduan finkatu da, % 12ko merkatu-kuota izan baitu.
- 2018an, salmentak 230 milioi eurora arte iritsi ziren, 172 milioi euroko EBITDA izan zuten, eta ohiz kanpokoen aurreko emaitza garbia 46 milioi eurokoa izan zen, ondorioz, aurreko ekitaldiko zifrak hobetu ziren.
Bilbo, 2019ko maiatzaren 2a.- 2018. urtea Nortegasen bakarkako ibilbidearen lehenengo urtea izan zen, 2017an honako hauek osatutako partzuergoak hura erosi ondoren: erakunde-inbertitzaileak, honako hauen aholkularitzapean JP Morgan Asset Management, Gulf Cooperation Council Sovereign Wealth fund, Swiss Life Asset Managers eta Covalis Capital.
Ekitaldi horretan zehar, konpainiak kudeaketa-prozesuen ezarpena amaitu zuen konpainia independente moduan, eta gainera, Bilboko egoitza zentralean arlo korporatiboak eta negozio-arloak sortu zituen, funtsezkoak direnak Taldearen erabaki estrategikoak hartzeko. Era berean, jarduten duen hainbat autonomia-erkidegoen eragiketa-zentroak indartu ziren, alegia, Asturiasen, Kantabrian eta Euskadin, negozioaren kalitatea eta eraginkortasun maximoa ziurtatzeko.
Jardueraren emaitzak
Lan horren ondorioz, ekitaldi amaieran, Nortegasek 1.025.525 hornidura-puntu eta 8.208 km-ko sarea zituen hiru autonomia erkidegoetan. Era berean, banaketa-sareetan bideratutako gas-bolumena % 5,1 hasi zen 2017. urtearen aldean, klimatologiaren eta konpainiak industria-sektorearen aldeko apustua egitearen ondorioz. Hortaz, Nortegas, beste urtebetez, Espainiako gas-banaketaren sektoreko bigarren konpainia moduan finkatu da, % 12ko merkatu-kuota izan baitu.
2018aren ezaugarririk nabarmenena izan da Nortegasek hazkundearen aldeko konpromisoa hartu duela. Alde horretatik, eta bere banaketa-sareetara konektatutako bezero-kopurua handitzeko helburuarekin, konpainiak hedapen-plan handinahi bat jarri zuen martxan bere akziodun berrien bultzadarekin; horri esker, bere sareetara konektatutako hornidura-puntuen kopurua handitu egin da, sektorearen eta konpainiaren datu historikoen bataz bestekoa gaindituz. Horrela, Nortegasek inbertsioaren konpromisoa mantendu du, eta gas-sistemaren jasangarritasun ekonomikoa eta finantzarioaren alde egin du.
Nortegas klima-aldaketaren aurrean
Gainera, 2018a garrantzitsua izan zen Nortegasentzat, deskarbonizazioaren eta ekonomia zirkularraren aldeko apustuari eta klima-aldaketaren aurkako borrokari dagokionez. Horrela, ekitaldi horretan, Europako gas-industriak bermatutako hainbat I+G+b lerrotan inbertitu zuen, hala nola, gas berriztagarrian eta mugikortasunean. Konpainiak 2018an lehenengo lerro horretan egindako jardueraren adibide garbia da jatorri berriztagarriko gasa edo biometanoa gas naturalaren banaketa-sarean injektatzeko garatu zuen proiektua. Ekimen horren ondorioz, konpainiak berrikuntza-saria jaso zuen “Gasa eta berriztagarriak” kategorian, International Gas Union-en (IGU) eskutik, Washingtonen.
Mugikortasunari dagokionez, 2018an Nortegasek BGN-aren (Bideratzeko Gas Naturala) aldeko apustua egin zuen, eta konpainiaren ibilgailu-flota guztiak teknologia hori erabiltzen du.
Era berean, Estatu eta nazioarte mailako hainbat elkarterekin, zentro teknologikoekin eta unibertsitateekin duen konpromisoarekin jarraitu zuen, gas naturalarentzako edo garraioarentzako erabilera berriak eta hidrogenoaren erabilera garatzeko helburuarekin, besteak beste.
Ingurunearekiko konpromisoa
2018an zehar, Nortegasek Nazio Batuen Munduko Hitzarmenaren ekimenarekin bat egin zuen, eta konpromisoa hartu zuen kudeaketa etiko bat egiteko, hitzarmen horren 10 printzipioetan oinarriturik, eta Garapen Iraunkorreko 17 Helburuak (GIH) lortzen laguntzeko.
Nortegasek bere ingurunearekin duen konpromisoaren ondorioz, boluntariotza-ekintzak garatu zituen, baita hainbat babesletza-ekintza ere, gizartearen, ingurumenaren eta mugikortasun iraunkorraren sektoreei laguntzeko.
Emaitza finantzarioak
2018ko ekitaldia ixtean, Nortegasko diru-sarrerak 230 milioi eurora arte iritsi ziren, hau da, % 3,1-eko hazkundea izan zen, 2017. urtean lortutako emaitzen aldean; EBITDA 172 milioi eurokoa izan zen, aurreko ekitaldian baino % 1,5 handiagoa; eta eragin errepikakorren aurreko irabazi garbia 46 milioi eurokoa izan zen, hau da, kontuan izan gabe 49 milioi euroko ohiz kanpoko emaitza ez errepikakor positiboa, zerga-tasaren aldaketaren ondoriozko zerga geroratuen eraginaren ondoriozkoa.
Lortutako emaitzei esker, baita kudeaketa-irizpide sendoei eta hazkunde jasangarriaren itxaropenari esker ere, Standard & Poor’s-ek investment grade izeneko kreditu-kalifikazioa ezarri die Nortegasen zor-tituluei.