
15
Urta
2021
Nortegasek guztira 550 milioi euroko balioa duen bono-igorpena itxi du (10 urtera eta % 0,905eko interes-tasarekin]
Igorpen horrek 2022an iraungiko diren bonoak berriro finantzatzeko balioko du eta Nortegasen plan estrategikoaren ardatza izango da. Hain zuzen ere, plan estrategiko horren xedea da Nortegasen bezero kopurua gehiago areagotzea eta deskarbonizazioari eta iraunkortasunari mesede egiten dieten energia-aukerak garatzea.
Nortegasek, maila nazionalean gas naturala banatzen duen bigarren konpainiak, 2021eko zor merkatua inauguratu du, arrakastaz itxi baitu guztira 550 milioi euroko balioa duen bono-igorpena. Hala, konpainiak berriro finantzatu ahalko ditu 2022an iraungitzen diren bonoak.
Bonoak 10 urteko epera igorriko dira eta % 0,905eko kupoia sortuko dute. Gainera, BBB balioa (aurreikuspen egonkorra) aitortu die Standard & Poor’s-ek.
Igorpenaren arrakastari esker, Nortegas bere plan estrategikoan zentratu ahalko da, deskarbonizazioaren eta iraunkortasunaren aldeko konpromisoan oinarrituta dagoena. Ildo horretatik, Nortegasek trantsizio energetikorako funtsezko eragile bihurtu duten hainbat proiektu garatu ditu.