REPSOLEK ETA NORTEGASEK VALLECASEN DAUKATEN REPSOL GASINDEGIAK HIRU HILABETE DARAMATZA MARTXAN
- La gasinera, en funcionamiento desde finales de febrero, puede servir a más de 300 vehículos diarios, lo que supone una reducción de 800 toneladas de CO2 al año.
- Las compañías contarán con 10 gasineras en los próximos meses.
- Nortegas y Repsol alcanzaron en 2020 un acuerdo con el objetivo de poner a disposición del público una red de puntos de suministro de gas natural vehicular, integrados en las estaciones de servicio del Grupo Repsol.
Nortegasek, maila nazionalean gasa banatzen duen bigarren konpainiak, eta Repsolek, mundu mailako energia anitzeko konpainiak, Atalayuelako Vallecas auzoan (Madril) martxan jarritako gasindegiak hiru hilabete bete ditu. Konpainia biek sinatutako hitzarmenaren emaitza da gasindegia, Grupo Repsolen gasolindegietan ibilgailuetarako gas naturalaren (IGN) hornidura-puntuen sare baten instalazioa bultzatzeko.
Nortegasek eta Repsolek Madrilen ireki duten lehenengo gasindegia da Vallecasekoa eta CRED La Atalayuela zerbitzugunean dago, M-602 errepideko 12. kilometroan. Ibilgailu arinak (autoak eta furgonetak) zein astunak (banaketetarako kamioiak, HHS batzekoak, hiri-autobusak eta abar) zerbitzatzen ditu. Udalerri hori aukeratu da kokapen estrategikoa duelako, inguruko trafiko-dentsitateagatik eta logistika-zentroetatik eta industrialdeetatik hurbil dagoelako.
Gasindegia otsailaren amaieratik dago martxan eta 300 ibilgailutik gora horni ditzake egunean, bi mahuka dituzten bi hornigailuri esker. Beraz, 800 tona CO2 gutxiago isuriko dira urtean. Gainera, gas naturala zein biometanoa eskaintzeko egokituta dago instalazioa. % 100ean jatorri berriztagarria duen metanoa da biometanoa, bateragarria da gas naturalarekin eta 0 isurpen garbi lortzea ahalbidetzen du.
Instalazio hori egiteko, 500.000 euroko inbertsioa egin dute konpainia biek.
Hauxe da Nortegasek bere eraginpeko eremuetan (Euskal Autonomia Erkidegoa, Kantabria eta Asturias) jartzen duen lehenengo gasindegia. Izan ere, jendeari IGN hornidura-puntuen sare publikoa eskaintzeko konpromisoa hartu du, gasindegi horiek Grupo Repsolen zerbitzuguneetan egongo direlarik.
11 gasindegi datozen hilabeteetan
IGN hornitzeko sarean jarritako puntu berri honez gain, Nortegasek eta Repsolek beste batzuk ere inauguratu dituzte akordioa sinatu zutenetik, Sestaon (Bizkaia), Oiartzunen (Gipuzkoa) eta Gijonen (Asturias), hain zuzen ere.
Lau gasindegi horiei beste zazpi gehituko zaizkie datozen hilabeteetan, Gasteizen, Santanderren, A Coruñan, Vigon, Avilesen, Logroñon eta Iruñean. Hala, 11 gasindegi egongo dira martxan.
Javier Contrerasek, Nortegaseko CEO denak, zera azaldu du: “aliantza honen helburua da ibilgailuetarako gas naturala bultzatzen jarraitzea, ingurumenarekiko arduratsua eta ekonomikoki efizientea den erregaia baita. Gainera, funtsezkoa da mugikortasuna deskarbonizatzeko eta horregatik, herritarren eskura jarri behar dira gutxiago kutsatzen duten erregaietara pasatzen laguntzen duten hornidura-puntuak. Bestalde, trantsizio energetikoan inbertitzen jarraitzen dugu, eskuragarri dugun teknologia aplikatuz, biometanoa eta hidrogeno berdea hornitu ahal izateko, posible denean”.
Nortegasen eta Repsolen arteko aliantza, ibilgailuetarako gas naturala bultzatzeko
Nortegasek eta Repsolek akordio bat sinatu zuten 2020an, jendeari ibilgailuetarako gas naturala hornitzeko puntuen sarea eskaintzeko. Puntu horiek Grupo Repsolen zerbitzuguneetan egongo lirateke.
IGN garraiorako guztiz egokia den bestelako erregaia da. Ibilgailuetarako gas naturala bi motatakoa izan daiteke: gas natural konprimatua (GNK) eta gas natural likidotua (GNL). Presio altuetan biltegiratutako gas naturala da GNK eta ibilgailu arinetarako zein ibilgailu astun batzuetarako erabiltzen da, esate baterako autobusetarako, zerbitzuak eskaintzeko kamioietarako eta distantzia labur zein ertaineko garraiorako kamioietarako. GNL egoera likidoan eta -161ºC-tara kriogenizatuta dagoen gas naturala da eta garraio astunerako erabiltzen da, autonomia handiagoa eskaintzen baitu.
Ibilgailuetarako gas naturalak hirietako airearen kalitatea hobetzen du: % 85ean murrizten ditu nitrogeno-oxidoen isurpenak (NOx), partikula solidoen (PM) isurpenen % 96 desagerrarazten du, guztiz desagerrarazten ditu sufre-oxidoak (SOx) eta CO2 isurpen-helburuak betetzen laguntzen du, erregai tradizionalekin konparatuta % 25ean murrizten baititu isurpen horiek. Gainera, % 100 bateragarria da biometanoarekin eta hura erabiliz gero, ibilgailuek ez lukete CO2 isurpenik izango. Hori dela eta, ibilgailu horiek ECO etiketa dute Espainian. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) ematen du etiketa hori eta hirietako zirkulazio-mugak bete behar izatetik kanpo uzten ditu ibilgailuok, gero eta autonomia erkidego eta udalerri gehiagotan aplikatzen hasi diren onurak eta abantailak lortzeko aukera izan dezaten, esate baterako, isurpen kontrolatuko eremuetarako sarbidea, hobariak tasetan eta aparkalekuetan, etab.
Gas naturalarekin funtzionatzen duen motorraren mekanika gasolinarekin funtzionatzen duenaren antzekoa da. Hala, kasu batzuetan posible da ibilgailuaren motorra eraldatzea, erregai tradizionalaren ordez gas naturala erabil dezan.