Gas-instalazioa eginda baduzu eta enpresa instalatzaileak igorritako ziurtagiria badaukazu, gas naturalaren hornidura kontrata dezakezu enpresa merkaturatzaile batekin. Zuk aukeratutako enpresa merkaturatzailea arduratuko da gas naturalean altan emateko eskaera igortzeaz. Bi aukera daude kontratatzeko orduan:
Bi kontratazio-aukera daude:
Hona hemen azken baliabideko hornidura bermatzera behartuta dauden enpresa merkaturatzaileak:
Nahi baduzu, hornidura merkaturatzaile batekin askatasunez adostutako prezioan eta baldintzetan kontratatzea aukera dezakezu.
Gas naturalaren merkatuaren zenbait alderdi MLBNren webgunean kontsulta ditzakezu, Energia/Kontsumitzaileak/Gas naturala atalean; bestela, 91 432 96 00 telefono-zenbakira dei dezakezu.
Errazago aukera dezazun, MLBNk argitaratutako gas-merkaturatzaileen zerrenda osoa helarazten dizugu, bezeroarentzako arretarako telefonoak barne.
949/2001 Errege Dekretuan xedatzen da sarbide-eskubidea duten subjektuek sinatu ahal izango dituztela errege-dekretuan araututakoez bestelako zerbitzu edo baldintzak dituzten zerbitzu eta instalazioak erabiltzeko kontratuak, eta kontratu horiek alderdien artean askatasunez adostuko direla.
Zerbitzu horiek interesa duten subjektu guztiei eskainiko zaizkie, baldintza garden eta objektiboetan eta bereizkeriarik egin gabe. Ildo horretan, zerbitzu horietakoren bat eskaintzen duten enpresa banatzaileek beren web-orrian argitaratu beharko dituzte, eguneratuta, zerbitzu horietako bakoitzean dituzten prezioak eta baldintzak.
GNLko (gas natural likidotuko) instalazio sateliteetara garraiatzeko zerbitzuak emateko kontratua.
Deskribapena | Deskargatu dokumentua |
---|---|
GNLko instalazioak, NED ESPAÑA DISTRIBUCION GAS SAU | |
GNLko instalazioak, NORTEGAS ENERGIA DISTRIBUCIÓN SAU | |
GNLa errepidez garraiatzeko zerbitzuaren prezioak 2024rako |